EGILEENTZAKO INFORMAZIOA

 

Lanen proposamenak (artikuluak, proiektuak eta demostrazioak) 2009ko apirilaren 24ra arte bidali ahal izango dira.

Kongresuaren web orrian agertzen diren LaTex eta Word txantiloiak erabili behar dira: Latex, Word

Orokorrean, proposamenak ezaugarri hauetan oinarrituko dira:

 

ARTIKULUAK

 

LNParekin lotutako artikulu teoriko edo enpirikoak onartuko dira, ondorengo ataletan:

  • Artikuluaren izenburua.
  • Egileen izenak, afiliazioak, posta-helbideak eta posta elektronikoak (anonimoa bidalitako proposamenean).
  • Gehienez 150 hitzeko laburpena, ingeles eta euskaraz, bakoitza dagozkion hitz-gakoekin.
  • Artikulua gaztelania edo ingelesez egon daiteke. Luzera maximoa 8 orrialdekoa izango da, bibliografia kontuan hartu gabe. Honek gehienez beste orrialde bat eraman dezake.
  • Dokumentuek ezin dute orrialde goiburuko edo oinik izan.


Bidalitako artikulu bakoitza gutxienez hiru epailek aztertu dute, eta poster edo aurkezpenerako onartua ahal izango da, kongresuko programaren beharren arabera. Hala ere, SEPLN aldizkariaren edizioan ez dira bereiztuko posterrak eta aurkezpenak.

 

PROIEKTUAK ETA DEMOSTRAZIOAK

 

Aurreko edizioetan egin den bezala, PLNarekin lotutako tresnak eta I+Grako proiektuen aurkezpenak egiteko deia egin nahi dugu antolatzaileok.


Proiektuen aurkezpenerako ondoko informazioa aurkeztu beharko da:

  • Proiektuaren izenburua
  • Izena, afiliazioa, helbide arrunta eta elektronikoa, eta proiektuaren zuzendariaren telefonoa
  • Babesleak
  • Proiektuan parte hartzen duten taldeak
  • Gehienez 2 orrialde izango dituen laburpena


Demostrazioetan ondoko informazioa aurkeztu beharko da:

  • Izenburua
  • Izena, afiliazioa, helbide arrunta eta elektronikoa, eta proiektuaren zuzendariaren telefonoa
  • Gehienez 2 orrialde izango dituen laburpena
  • Demostrazioak eraman dezakeen denboraren estimazioa