Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural erakundearen XXV. kongresua (SEPLN'09)

 


 

 

Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural (SEPLN) erakundearen XXV. kongresua Donostian ospatuko da 2009ko irailaren 8, 9 eta 10ean, Miramar Jauregian.


Kongresuaren helburu nagusia Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea da, komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei. Honekin batera, inguru honetan aplikazio-aukerak erakutsiko dira, baita bertako I+G proiektuen berri emango da. Gainera, aurreko edizioetan egin den bezala, etorkizuneko norabide nagusiak identifikatuko dira oinarrizko ikerkuntzan eta industrian aurreikusitako aplikazioetan, merkatuaren benetako beharrekin alderatu ahal izateko. Azkenik, kongresua ingurune egokia izango da jakintza-arlo honetan interesa duen jendeari sarbidea emateko.

Poster del Congreso SEPLN09

 

Kolaboratzaileak