Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategia

"CALL FOR PAPERS"

KOMUNIKAZIOEN ESKAERA

SEPLNren XXV. KONGRESURAKO

2009ko irailaren 8tik 11ra

Miramar Jauregia, Donostia - San Sebastián

http://ixa2.si.ehu.es/sepln2009/




AURKEZPENA

SEPLN elkartearen XXV. kongresua Donostian egingo da 2009ko irailaren 8, 9 eta 10ean, Miramar Jauregian.

Honekin batera, hiru tailer (workshop) antolatuko dira aste berean (ikus tailerren zerrenda).

Formatu digitalean erabilgarri dagoen informazio-kopuru itzela eta bertan dagoen hizkuntz aniztasuna direla eta, beharrezkoa da Internetek osatzen duen "liburutegia" modu egituratuan atzitzeko sistemak garatzea.

Eszenatoki berean, interes berritua sortu da azken aldian hizkuntza anitzeko inguruneetan informazioa eskuratzeko arazoak konpontzeko. Arazo horien guztien soluziorako oinarri formalak garatu dira Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) eta bere inguruko arloetan:

Informazioaren erauzketa eta berreskurapena, galderen erantzunerako sistemak, Itzulpen automatikoa, Testuen edukiaren analisi automatikoa, Laburpen automatikoa, Testuen sorkuntza, eta Ahotsaren ezagutza eta sintesia.

Kongresuaren helburu nagusia Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan egindako azken ikerketa eta garapenak komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei aurkeztea da. Honekin batera, inguru honetako aplikazio-aukerak erakutsiko dira, eta bertako I+G proiektuen berri eman ere.

Gainera, aurreko edizioetan egin den bezala, etorkizuneko norabide nagusiak identifikatzen saiatuko gara, oinarrizko ikerkuntzakoak eta industrian aurreikusitako aplikazioetakoak, geroago merkatuaren benetako beharrekin alderatu ahal izan ditzagun. Azkenik, kongresuak ingurune egokia izan nahi du jakintza-arlo honetan interesa duen jendeari sarbidea emateko, noski.

 

 

ARLO TEMATIKOAK

 

Taldeak, ikertzaileak eta enpresak gonbidatuta daude lengoaiaren teknologien inguruko komunikazioak, proiektuen laburpenak eta demostrazioak bidaltzeko, ondorengo arlo hauetan:

  • Lengoaiaren eredu linguistiko, matematiko eta psikolinguistikoak.
  • Corpusen linguistika
  • Baliabide eta tresna linguistikoen garapena
  • Semantika, pragmatika eta diskurtsoa
  • Anbiguotasun lexikalaren ebazpena
  • Ikasketa automatikoa LNPan
  • Sorkuntza elebakarra eta eleanitza
  • Itzulpen automatikoa
  • Ahotsaren ezagutza eta sintesia
  • Informazioaren erauzketa eta berreskurapena (IE eta IR), sistema elebakar eta eleaniztunetan
  • Galderak-erantzuteko (QA) sistemak
  • Testuen edukiaren analisi automatikoa
  • Laburpen automatikoa
  • LNPa hezkuntzarako baliabideen sorkuntzarako
  • LNPa baliabide urrietako hizkuntzetan
  • LNParen aplikazioak industrian


 

KONGRESUAREN EGITURA

 

Kongresuaren iraupena hiru egunekoa izango da. Saioen artean aurkezpenak, posterrak, ikerkuntza-proiektuak eta aplikazioen frogak izango dira. Kongresuarekin batera, hiru tailer (workshop) antolatuko dira aste berean.

 


LANAK BIDALTZEKO ARGIBIDEAK

 

Lanen proposamenak (artikuluak, proiektuak eta demostrazioak) 2009ko apirilaren 24ra arte bidali ahal izango dira.

Lanak bidaltzeko eta beraien errebisioak egiteko PDF formatu elektronikoan erabiliko da, Myreview sistemaren bitartez:

(http://www.sepln.org/myreview-congreso25/)

Kongresuaren web orrian agertzen diren LaTex eta Word txantiloiak erabili behar dira: Latex, Word

Orokorrean, proposamenak ezaugarri hauetan oinarrituko dira:

 

 ARTIKULUAK

 

LNParekin lotutako artikulu teoriko edo enpirikoak onartuko dira, ondorengo ataletan:

  • Artikuluaren izenburua.
  • Egileen izenak, afiliazioak, posta-helbideak eta posta elektronikoak (anonimoa bidalitako proposamenean).
  • Gehienez 150 hitzeko laburpena, ingeles eta euskaraz, bakoitza dagozkion hitz-gakoekin.
  • Artikulua gaztelania edo ingelesez egon daiteke. Luzera maximoa 8 orrialdekoa izango da, bibliografia kontuan hartu gabe. Honek gehienez beste orrialde bat eraman dezake.
  • Dokumentuek ezin dute orrialde goiburuko edo oinik izan.


Bidalitako artikulu bakoitza gutxienez hiru epailek aztertu dute, eta poster edo aurkezpenerako onartua ahal  izango da, kongresuko programaren beharren arabera. Hala ere, SEPLN aldizkariaren edizioan ez dira bereiztuko posterrak eta aurkezpenak.

 

PROIEKTUAK ETA DEMOSTRAZIOAK

 

Aurreko edizioetan egin den bezala, PLNarekin lotutako tresnak eta I+Grako proiektuen aurkezpenak egiteko deia egin nahi dugu antolatzaileok.


Proiektuen aurkezpenerako ondoko informazioa aurkeztu beharko da:

  • Proiektuaren izenburua
  • Izena, afiliazioa, helbide arrunta eta elektronikoa, eta proiektuaren zuzendariaren telefonoa
  • Babesleak
  • Proiektuan parte hartzen duten taldeak
  • Gehienez 2 orrialde izango dituen laburpena


Demostrazioetan ondoko informazioa aurkeztu beharko da:

  • Izenburua
  • Izena, afiliazioa, helbide arrunta eta elektronikoa, eta proiektuaren zuzendariaren telefonoa
  • Gehienez 2 orrialde izango dituen laburpena
  • Demostrazioak eraman dezakeen denboraren estimazioa


DATA GARRANTZITSUAK

 

2009-apirila-24:Azken eguna artikuluak, proiektuak eta demostrazioak bidaltzeko.
2009-maiatza-1:Azken eguna artikuluak, proiektuak eta demostrazioak bidaltzeko
2009-ekaina-5:Onarpenaren notifikazioa
2009-ekaina-22:Azken bertsioa bidaltzeko azken eguna
2009-uztaila-15:Izen-emate merkerako azken eguna
2009-iraila-7:Tailerrak: WAC5, E-IR-LRL
Irailaren 8, 9 eta 10a:SEPLNren XXV. kongresua
2009-iraila-10 (arratsaldez)Tailerra: PAN

 

 

 

 

 

 

 

 


 

KOMITE ZIENTIFIKOA

 

Lehendakaria: Kepa Sarasola (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Kideak:

  • Itziar Aduriz (Universitat de Barcelona)
  • José Gabriel Amores (Universidad de Sevilla)
  • Jose Maria Arriola (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Xabier Artola (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Toni Badía (Universitat Pompeu Fabra)
  • Manuel de Buenaga (Universidad Europea de Madrid)
  • Irene Castellón (Universitat de Barcelona)
  • Arantza Díaz de Ilarraza (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Víctor Díaz Madrigal (Universidad de Sevilla)
  • Antonio Ferrández (Universitat d'Alacant)
  • Mikel Forcada (Universitat d'Alacant)
  • Ana García-Serrano (Universidad Politécnica de Madrid)
  • Alexander Gelbukh (Instituto Politécnico Nacional. México)
  • Koldo Gojenola (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Xavier Gómez Guinovart (Universidade de Vigo)
  • Julio Gonzalo (UNED)
  • José Miguel Goñi (Universidad Politécnica de Madrid)
  • José Carlos González (Universidad Politécnica de Madrid)
  • Montserrat Marichalar (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • José Mariño (Universitat Politècnica de Catalunya)
  • M. Antonia Martí (Universitat de Barcelona)
  • María Teresa Martín (Universidad de Jaén)
  • Patricio Martínez (Universitat d'Alacant)
  • Paloma Martínez (Universidad Carlos III, Madrid)
  • Raquel Martínez (UNED)
  • Ruslan Mitkov (Universidad de Wolverhampton)
  • Manuel Montes y Gómez (Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica. México)
  • Lidia Moreno (Universitat Politècnica de València)
  • Lluís Padró (Universitat Politècnica de Catalunya)
  • Ramón López Cózar (Universidad de Granada)
  • Manuel Palomar (Universitat d'Alacant)
  • Ferrán Pla (Universitat Politècnica de València)
  • German Rigau (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Horacio Rodríguez (Universitat Politècnica de Catalunya)
  • Leonel Ruiz Miyares (Centro de Lingüística Aplicada de Santiago de Cuba)
  • Emilio Sanchís (Universitat Politècnica de València)
  • Kepa Sarasola (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Mariona Taulé (Universitat de Barcelona)
  • L. Alfonso Ureña (Universidad de Jaén)
  • Felisa Verdejo (UNED)
  • Manuel Vilares (Universidad de A Coruña)
  • Luis Villaseñor-Pineda (Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica. México)

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

Kongresuari buruzko informazio guztia SEPLNren XXV. kongresuko web orrian egongo da: http://ixa2.si.ehu.es/sepln2009/ Antolatzaileen posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu