Search here:                       empty for complete segment.


Relation: kontrastea (66)
SegmentsRelation typeRelation nameDocumentTaggerRhetdbAreaNotes
Gaixo bat arnas azidosian aurkitzen zen; bostek, aldiz, arnas alkalosi kronika zeukaten. kontrastea N-NGMB0001-GS.rs3GSaldizBeginningMedikuntza
Lesioaren neurria zehatz ezarri ahal izan genuen, 5 mm-ko errore tolerantziarekin kasuen %89an; lesioaren formako ebakuntza aurreko informazio ekografikoa ez da bat etortzen ebakuntza barneko kasuen %50ean. kontrastea N-NGMB0402-GS.rs3GSezBeginningMedikuntza
Kirurgia mota honetan, heriotza tasa % 0,5ekoa da, eta ebakuntza osteko arazoak, berriz, % 5,5ekoak dira: odoljarioa (% 4,8) eta dehiszentzia anastomotikoa (% 1,7). kontrastea N-NGMB0502-GS.rs3GSeta... berrizBeginningMedikuntza
Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, eta "arrakasta irizpidetzat" jotzen da hori. kontrastea N-NGMB0502-GS.rs3GSMedikuntza
Hobetu beharreko atentzioa gehien ematen duten alderdiak honako hauek dira: gaixoak iktusaren lehen sintomak nabaritzen dituenetik larrialdietara iristen den arte egon ohi den atzerapena eta larrialdietan sartzen denetik neuroirudi diagnostikoa egiten zaion arte. Kasu bietan, bariazio koefiziente zabalak eta 3 ordo baino gahiagoko erdiko balioak daude. gainerakoan, prokasu adierazle egokiak daude, baina altan dagoen gaixoaren ahalmen funtzionalaren erregistro urria antzematen da, eta horrek osasun arretaren emaitzen alderaketa zailtzen du. kontrastea N-NGMB0504-GS.rs3GSgainerakoanBeginningMedikuntza
Gure parametroen arabera definitutako fenotipo "basala" korrelazioan jarri zen nabarmenki p53 mutatuaren agerpenarekin (p = 0.0001) 3. gradu nuklearra (p<0.0001), eta %60 edo hortik gorako Ki67 agerpen ehunekoarekin; bestalde, korrelazioa oso txikia izan zen 3. gradu histologikoarekin (p = 0.045). kontrastea N-NGMB0702-GS.rs3GSMedikuntza
Gure parametroen arabera definitutako fenotipo "basala" korrelazioan jarri zen nabarmenki p53 mutatuaren agerpenarekin (p = 0.0001) 3. gradu nuklearra (p<0.0001), eta %60 edo hortik gorako Ki67 agerpen ehunekoarekin; bestalde, korrelazioa oso txikia izan zen 3. gradu histologikoarekin (p = 0.045). Ganglioen inbasioarekin (p = 0.51) ez zen korrelazio gradurik hauteman. kontrastea N-NGMB0702-GS.rs3GSMedikuntza
pT1 tumoreko 13 kasuetan ez zen gongoila inbasiorik hauteman; aldiz, pT1 101 tumoretatik 19 kasutan (%18.6) inbasioa hauteman zen, eta pT1c tumoreen artetik 93 kasutan (32.6%). kontrastea N-NGMB0703-GS.rs3GSezBeginningMedikuntza
Azterketa estatistikoek erakutsi zuten gongoilaren inbasioari nabarmen lotutako faktoreak izan zirela; alde batetik, 3. maila histologikoa (p = 0.0066); eta bestetik, %10etik gorako Ki67 indizea (p = 0.0036). bestalde, gongoiletako inbasiorik ez zegoela nahiko ongi aurreikusi zen honako kasu hauetan: 5 mm edo txikiagoetan (pT1a) (p = 0.022), histologia barietate tubular puruan (p = 0.0026), 1. maila nuklearrean (p = 0.0018), eta 1. maila histologikoan (p = 0.0022). kontrastea N-NGMB0703-GS.rs3GSbestalde... ezBeginningMedikuntza
Patri Urkizuk dioenez,350 gutun bildu zituen arren, 275 baizik ez ditu hautatu. Erabakiarekin erahat ados ez nago,baina nahikoa informazio biltzen da Mirandek Euskal Herriaz eta inguruko gizarteaz bizi zuen maitasun eta gorroto harremana argi azaltzeko. kontrastea N-NSENTARG01-A1.rs3GSSENTARG
Arin irakurtzen diren zortzi ipuin laburretan pertsonaia maskulino bana topatzen dugu betiko errealitatean txertatuak. Hala eta guztiz ere, bada errutina horretan pertsonaiek erakusten duten egiteko modu berezi bat, errealitate arruntenetan aurkitzen dena baina besteengan ikusten ez dugun arte, harrapatzeko zail xamar suerta datekeena. Ispiluaren metodoa inkontzienteaz kontziente izateko metodo ezin hobea iruditzen zait. kontrastea N-NSENTARG02-A1.rs3GSSENTARG
Hustasunean oinarritzen den ikuspegi zabal horrekin idatzia da Uraren aroaketa, zentzu horretan, egia da Aldamizetxebarriaren arnasa luzeko poemak ( Atzo iluntzean, Bidea egiten, Bat-batean ) badutela sakontasun bat atsegina eta pausatua. Ezkorra ere bai, baikorra beste. kontrastea N-NSENTARG04-A1.rs3GSSENTARG
Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan,baina beste batzuk itzelak dira --Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa--. Are gehiago : itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait iltzatuta gogoa.Belar hoberena da adibide on bat:zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra. kontrastea N-NSENTARG05-A1.rs3GSSENTARG
Gorkak aspaldi galdu zuen bere familiarekiko kontaktua iraganeko hainbat gertakari gogorrek bultzaturik. Eta hala izan dadin nahiago duen arren, odola, odola da,eta beti izango gara sendi bateko partaide. kontrastea N-NSENTARG06-A1.rs3GSSENTARG
Hortaz, jada ezagutzen dutenek ez dute ezer berririk aurkituko, eta ezezaguna zaionarentzat ez dezala momentu entretenigarri bat pasatzea baino espero. kontrastea N-NSENTARG06-A1.rs3GSSENTARG
Nemirovskiren ipuinak bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, transzendentzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira.Zentzu horretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. Hala ere, gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz hausnartzea sobera ez badago ere,karga bera garraiatzen duten hamabi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. kontrastea N-NSENTARG08-A1.rs3GSSENTARG
Tamalez, asmo onez zizelkatutako hibrido hutsal baten aurrean gaudela esan genezake.Izan ere, heterodoxia sustraietan tatuatuta duen 60 ordu Zoologikoan ( Auto-edizioa, 2013 ) honek asteburu zoro baten kronika poetikoa izan nahi badu ere,xede onak ez dira nahikoak izaten literatura ona sortu ahal izateko.Eta liburuak zerbait baldin badu,asmo onen eta lagunen arteko konfiantzan eraikitako sinbiosia da. Hegaldi poetikoa tantaka besterik ez da ageri.Poesia punkaren ardatza ez dela hegaldi poetikoa esango didate akaso,baina hegaldi poetikorik gabe eta prosodia landu gaberik ez dagoela poesiarik erantzungo nik.Egileak ez duela poesia jasoa egin nahi izan gaztigatuko didate beste zenbaitzuek.Euskal Herrian gertatzen den irakurle / idazle batez besteko desorekatua aipa dezaket nik. kontrastea N-NSENTBER01-A1.rs3GSSENTBER
Fredi Paia bertsolariak ondu du liburuaren hitzaurrea.Horrela dio :"Arabiarrek esaten duten legetxe, edertasuna soilik baitago hura ikusi dezaketen begietan".Zin dagit, saiatu naizen arren,ez dudala edertasunik aurkitu liburu labur honetan,baina nire begien kontua ere izan daiteke, berriki, distantzia laburrerako betaurrekoak jarri behar izan baititut letren atzetik bizi izan garenon dekadentziaren seinale. Hala ere, Joseph Brodskyk esaten zuen gisara, edertasunak tinko dirau gu aldatzen garen bitartean. kontrastea N-NSENTBER01-A1.rs3GSSENTBER
"Alde onak eta txarrak ditu / oraingo momentuak, / ez dakit nire buruak / asteburua bukatzea nahi duen. / Ez dakit".Izanak sortzen dituen zalantzak lar xaloki adierazten direla esango nuke. Aurreko iruzkin batean aitatzen nuen irudi trinkoz eraikitzen den emozioa dela poesia, pentsamenduaren eta irudiaren artean eraikitako erresuma zakarra, talenturik ezean.Apika, gizakiok egunero bizi dugun zoologikoaren eta kaiolaren arteko metafora izan daiteke, bere gardentasunean, liburuak duen gauzarik landuena, errealitatearen eta erresistentziaren arteko dikotomia hori. kontrastea N-NSENTBER01-A1.rs3GSSENTBER
Originaltasunak ez du leku askorik hartzen izkribuotan, halere, liburu guztian gertatu gisara, asmo onez beterik daude. kontrastea N-NSENTBER01-A1.rs3GSSENTBER
Gordintasuna eta irudi indartsuak baliatuz, Agirrek protagonistaren eldarnioa eta ezinegona kutsatzen dizkigu.Izan ere, minaren espresio fisikoa hain da erreala, non sentitu ere egin daitekeen, arnasbiderik gabeko pasarte itogarrietan, intentsitateari mailarik gorenean eusten dioten horietan, goia joz. Eta halere, kontaketak badu, kontraste ederrean, samurtasun puntu bat, sentsibilitate berezi baten emaitza dena, zalantzarik gabe. kontrastea N-NSENTBER02-A1.rs3GSSENTBER
Idazleak berak esan bezala," gertaera xumeak" dira, baina hala ere, arazoak euren onetik ateratzen ditu pertsonaiak. kontrastea N-NSENTBER03-A1.rs3GSSENTBER
Gozoa, istorio interesgarriak biltzen dituelako. Gazia, kontaerek ez nautelako guztiz ase. kontrastea N-NSENTBER03-A1.rs3GSSENTBER
nahiko modu lortuan Un tal Ekain ipuinean, non narratzaile batek Cortazarren semea dela sinetsarazi nahi digun, eta ez hain ongi Ipuin perfektua-n, idazle batek horixe bera idazteko ahalegina egiten duenean. kontrastea N-NSENTBER03-A1.rs3GSSENTBER
Aipatu beharrekoa da in medias res ordena, hainbat ipuinetan oinarrizko egituran baitago.Pertsonaia aurkezten zaigu lehenbizi ; gero, une batean, pertsonaia nagusia pentsaketan hasten da ( ile apaindegian eserita, igerian, eta abar ), eta horrela, bi garaiek bateratsu egiten dute aurrera.Hori egiten du egileak, esaterako, Ordezko atezainaren balada-n, nire ustez liburuko ipuin onenetakoan.Bertan, orrialde gutxian hiru lagun errusiarren bizimodua modu eraginkorrean kontatzen da. Gazi puntua kontamolde zenbaitek utzi dit.Batzuetan, ipuinen mezu nagusia lausoa iruditu zait,eta horrek erabilitako teknikaren eta gaiaren artean disonantzia dagoela pentsatzera narama ( esaterako, Ez da zinemazaleentzako herrialdea ipuin ez oso sinesgarrian mezu nagusi sendorik ez dut harrapatu ).Antzeko zerbait gertatzen dela esango nuke Laurak eta hodei ipuinean ere ; teknikak mezuaren alde ala kontra egiten duen zalantzak ditut.Izan ere, teknika berezi zenbait lantzen ere ahalegindu da Arrieta ( aipatutakoaren amaieran, kasurako ) eta emaitzek ez naute erabat konbentzitu.Baliatu duen errekurtso bat pertsona narratiboen aldaketa da ( Ordezko atezainaren balada-n, adibidez ), baina uste dut ez dagoela argi zertarako, eta horrek ipuinaren aurka egiten duelakoan nago.Era berean, azken ipuin zinez onaren amaiera irekiak ez duela funtzionatzen esango nuke ( bigarren mailako pertsonaia, emaztea, ez baitu irakurleak nahikoa ezagutzen aurreikuspenik egiteko ).Topiko zenbait eta esapide ez oso egoki batzuk ere badaude (adibidez, "poz apur bat ekarri dio, keinu arraro batean bilakatu dena" bezalako egiturak, "napolitarrik grinatsuena bezain odol berokoa" edota "airean hartzen zituen" ). kontrastea N-NSENTBER03-A1.rs3GSSENTBER
Adibidez, Nola zuen izena? ipuinean Frantziako Tourra Donostiara iritsi zela aipatzen da ; kontu interesgarria, baina esangura gutxikoa ipuinaren baitan. Aldiz, ipuinek dotore egiten dute aurrera narrazioa biluziagoa, istorioan bertan zentratuagoa denean. kontrastea N-NSENTBER04-A1.rs3GSSENTBER
"Bera ez zen aberatsen zabor artean ibili jateko,ez zen zorriz beterik ibili, ez zituen izan orpo zartatuak odoletan. Nik ez nekien nola idatzi txorien esneari buruz, ez aingeru-edertasunaren laztan samurraz (...).Ez nekien nola idatzi buruan kristalezko pintzel bat izanik.Pintzela protesta da, ez apaingarri bat". kontrastea N-NSENTBER06-A1.rs3GSSENTBER
Irakurketek erakutsi zioten, Xukrik berak Miel A. Elustondori elkarrizketa batean esan zionez, "herri baten historia poetak idazten duela [...] Historia ofiziala ordaindurik dago". Xukri, kontrara, bere bizi-baldintzek nabarmen markatutako idazlea da ; honela idazten du Hutsegiteen garaia-n : "Bera ez zen aberatsen zabor artean ibili jateko,ez zen zorriz beterik ibili, ez zituen izan orpo zartatuak odoletan.Nik ez nekien nola idatzi txorien esneari buruz, ez aingeru-edertasunaren laztan samurraz (...).Ez nekien nola idatzi buruan kristalezko pintzel bat izanik.Pintzela protesta da, ez apaingarri bat". kontrastea N-NSENTBER06-A1.rs3GSSENTBER
Gordina da, baiki, bere estiloa, eta halaz ere badago han-hemenka lirismo mikatz moduko bat, dotorezia handikoa. kontrastea N-NSENTBER06-A1.rs3GSSENTBER
Alde batetik, historia bat dago inflexio puntu honen atzean, inflexio puntu horretara nola heldu garen azaltzen duena. Baina, beste aldetik, inflexio puntu horretatik begiratuta,geroa badaezpadakoa eta zalantzaz beterik agertzen zaigu. kontrastea N-NSENTCOR01-A1.rs3GSSENTCOR
Alde batetik irakurketa historiko-politikoa izan dezake.Euskal Herriak garai berri bat du bere aurrean, non abertzaleek eta ez-abertzaleek berriro ere beren burua kokatu behar duten inguru honetan.Eta garai berri honen aurrean mugiezinak ziruditen osagai batzuek ez direla hain egonkorrak erakutsi dute. Baina klabe historiko-politiko honekin batera, ikuspuntu pertsonala ( pertsonaren izaera erdigunean dagoen ikuspuntua ) ere azaltzen zaigu.Idazlea helduaroan aurrera doa,eta bizitzaren oinarriak iruditu zaizkionak orain bestelako begiekin ikusten ditu.Erlatibizatu egiten dira alegia.Zalantzazko mundu honetan, poetaren funtzioaz ere hausnartzen da lerro batzuetan.Ez dauka oso garbi zein izan daitekeen poetaren lekua egoera berriaren aurrean ;taldearen hitzak gordetzearekin lotu daiteke haren funtzioa,horrek bazterrean geratutakoen memoria zaintzea inplikatzen baitu,memoriarena liburu honetan agertzen den beste kezka bat da-eta. kontrastea N-NSENTCOR01-A1.rs3GSSENTCOR
Eta izugarri gustatu zait Epaltzak Axular handiaz egin duen interpretazioa, oso sinesgarria, bidenabar esanda. Eta Axular aipatuta,nork nahi du gaur egun Axular irakurri,trilogia hau edukita?Nik ez daukat zalantzarik, bietan -- Axular eta Epaltza -- zein den dibertigarriagoa.Euskara aldetik, gainera, azken honek inbidiarik bat ere ez Urdazubiko semeari. kontrastea N-NSENTFAR01-A1.rs3GSSENTFAR
Lehenengoak pisu nabarmena du hasieran, baina istorioak aurrera egin ahala,azken bi pertsonaiek erabateko garrantzia hartuko dute. kontrastea N-NSENTGAR01-A1.rs3GSSENTGAR
Irrigarria begitandu zaizkit liburuko pertsonaiak oro : Mentxu delako neskazahar botikaria eta honen esanari itsu-itsuan jarraitzen dion erdi-gixon edo gixon-erdien koadrila patetikoa.Hara, Josu Landa, putak salbuetsiz, 50. hamarkadan ez zegoen emakumerik etxeko sukaldetik kanpora lan egiten zuenik.Ez dago aztia izan beharrik ondorioztatzeko, beraz, delako Mentxu hori puta bat baino ez dela, baina horretarako hobe gauzak diren bezala izendatzea :ogiari ogi, ardoari ardo eta putari PUTA, emagaldu hutsa dena botikari marimatxortu baten mozorropean aurkezten ibili barik. "Idaxlearen" fabore, esan beharra dago behintzat zerbaitetan asmatu duela,izan ere, errepublikazale eta gorriak izan behar liburuan aurkezten zaigun koadrila negargarria.Ezin bestela izan, kontatzen zaiguna amini bat sinisgarria izateko.Hori bai, gaizkile hauek ongi nahian ari direla sinistarazi gura izateari itzelezko hutsa deritzot,astakeria galanta, Stalinek karitateak bultzatuta obratu zituela obratu zituenak esatea bezalako zerbait. kontrastea N-NSENTPUT02-A1.rs3GSSENTPUT
Gogoratu zait, ezinbestez, duela gutxi ikusitako Infancia Clandestina fim argentinarra non haur batek euren gurasoen ezkutuko militantzia montoneroaren gorabeherak jorratzen dituen. Lander Garrok antzerako ikuspustua hautatu du bere pertsonaien "gerra" txikiaren nondik norakoen berri ematera aldera, hau da, euskal errefuxiatu batzuen gorabeherak mugaz bi aldeetan azken hamarkadetan zehar. kontrastea N-NSENTQUE01-A1.rs3GSSENTQUE
Alderdi horiek guztiek, espezialitateko terminologiaren gehikuntza kuantitatiboa eragiteaz gain, terminologia lanen ikuspegia ere zabaldu egin dute; eta, egia bada ere ikuspegi berri horrek terminologia aberastu egin duela esatea, zalantzan jarri ditu terminologiaren oinarrizko zenbait kontzeptu: kontzeptu-izendapen bikotearen adierabakartasuna, espezialitateko eremuen kontzeptua, eta normalizazioak terminologian duen eginbeharra. kontrastea N-NTERM19-GS.rs3GSTerminologia
Bestalde, Euskaltzaindiak hitz elkartuen bidea (1995eko urtarrilaren 27an onartutako araua) proposatzen du adjektibo erreferentzialak itzultzeko, baina arauan bertan esaten denez, "...ahal den guztian...", kontrastea N-NTERM22-GS.rs3GSbainaBeginningTerminologia
Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia. Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen. Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka. kontrastea N-NTERM30-GS.rs3GShiztun ugari#Beginning#hizkuntza minorizatu... ezBeginningTerminologia
Terminologia-kudeaketaren automatizazioa ez da programa informatikoak idaztea besterik gabe, lan hori, berez, zaila izan arren. Automatizazio hori egiteko jakin egin behar da zelan idazten diren adituen testuak, gizakiak zelan konpontzen diren arlo espezializatuen semantikarekin, diskurtsoaren ereduak zelan aldatzen diren testuaren egilearen eta irakurleen beharrizanen arabera. kontrastea N-NTERM30-GS.rs3GSTerminologia
Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia. Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen. Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka. Hizkuntza minorizatuetan, terminologia kudeaketak gizakiengan daukan menpekotasuna handiagoa da beste hizkuntza batzuetan baino. Terminologia-kudeaketaren automatizazioa ez da programa informatikoak idaztea besterik gabe, lan hori, berez, zaila izan arren. Automatizazio hori egiteko jakin egin behar da zelan idazten diren adituen testuak, gizakiak zelan konpontzen diren arlo espezializatuen semantikarekin, diskurtsoaren ereduak zelan aldatzen diren testuaren egilearen eta irakurleen beharrizanen arabera. Hizkuntza minorizatuetan idatzitako testuak eta hizkuntza minorizatuei buruzko testuak ez dira erraz lortzen eta badirudi zaila dela arlo horietan azterketak eta datu-bilketak egiten hasteko inor konbentzitzea. Zelanbait, idazketa espezializatua "idazketa teknikoa" terminoarekin lotuta dago, makinekin zerikusia daukan diskurtso-eredu bat. Horren ondorioz, ez du lortzen hizkuntzaren eredu matematiko baten arabera esaldiak aztertzeari edo testuetan ikono kulturalak bilatzeari, lan abstraktuagoak baitira, ematen zaien estatus bera. kontrastea N-NTERM30-GS.rs3GSTerminologia
Azken hamar urteotan hiztun ugariko hizkuntzetako terminologia-bilketak egiten ibili gara, adibidez, ingelesean, alemanieran eta gazteleran. Aldi berean, metodo horiek hizkuntza minorizatuei egokitzen saiatu gara, adibidez, galeserari, norvegierari, flandeserari eta katalanari. kontrastea N-NTERM30-GS.rs3GSTerminologia
% 95 inguruko estaldura lortzeko doitasuna % 50-era jaitsi ohi da, eta doitasuna % 85 ingurukoa izan dadin estaldura % 35era ere ez da iristen. kontrastea N-NTERM31-GS.rs3GSezBeginningTerminologia
azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, kategoriaz izenondoak izanik ere, izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSberrizBeginningTerminologia
ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, kategoriaz izenondoak izanik ere, izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSTerminologia
Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). Decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSosteraBeginningTerminologia
alde batetik modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. Adibidez, decisión presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracción dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). Decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'? Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSingelesekoBeginningTerminologia
Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSTerminologia
Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. kontrastea N-NTERM34-GS.rs3GSTerminologia
Artikulu honetan, terminologia eleanitza sortzeko metodologia bat proposatuko dugu, orain arte izan ditugun esperientzietan oinarrituta; baina tresnaren beste alderdi batzuk ere azalduko ditugu. kontrastea N-NTERM39-GS.rs3GSbainaBeginningTerminologia
a) euskarak atzizki ugari baditu ere, oso aurrizki gutxi dauka, kontrastea N-NTERM50-GS.rs3GSugariBeginningTerminologia
buru baten modifikatzaile modura jokatzen dutenak, buru horren ezkerraldean ager daitezke (refer / rehacer, desfer / deshacer, predir / predecir), eta buru modura jokatzen dutenak ere, lehenengo gunean kokatzen dira, osagarria eskuinaldean hartzen baitute (eslomar-se / desplomarse, desfullar / deshojar). kontrastea N-NTERM50-GS.rs3GSeta... ereBeginningTerminologia
Lehenik, erromantikoetan aurreko era bietara jokatzen duen des- atzizki mailegatuak, desegin eratorrian, egin oinarri-buruaren modifikatzaile modura jokatzen du aurrean kokatuz (egitearen alderantzizkoa), baina aurrizki-osagarria/oinarriburua eredua aurkitu nahi dugunean (deshojar), desostatu gaizki eginda dagoela beha daiteke nonbait; kontrastea N-NTERM50-GS.rs3GSbainaBeginningTerminologia
Geografiaren normalizazioa egoera eskasean aurkitzen da EAEn eta Nafarroan, gure inguruan egunero geografiako lexikoa erabiltzerakoan ikus daitekeen anarkiak azaltzen duen moduan: mapak, bideetako errotulazioa, testu liburuak, komunikabideak, etabar. Bakoitzak bere aburuen araberako geografiako terminologia erabiltzen du, eta horrela, egoera nahasia da, eta koherentziarik gabea. Nazio Batuek geografiako izenen normalizaziorako 1967an Genoan egindako Lehenengo Biltzarrean gomendioak egin zituzten geografiako terminologiari buruz eta glosarioak egiteko. Entitate geografikoen izaeraren azterketari buruzkoa da 19A gomendioa: "Eskualde jakin batean entitate geografikoek izena badute, entitate horien izaerari buruzko azterketei ekiteko gomendioa egiten da; baita entitate horiek izendatzeko erabilitako hitzen esanahi desberdinei buruz ere..." kontrastea N-NTERM51-GS.rs3GSeta... aldizBeginningTerminologia
Entitate geografikoaren izaera orokorrean hartuta identifikatzen du azken osagai horrek, eta osagai espezifikoak, aldiz, modu partikularrean identifikatzen du". kontrastea N-NTERM51-GS.rs3GSTerminologia
Definizioz, toponimoa edo izen geografikoa hauxe da: "izen propio bat da, eta osagai espezifiko bat dauka, eta gehienetan, baita osagai komun edo orokor bat ere. Entitate geografikoaren izaera orokorrean hartuta identifikatzen du azken osagai horrek, eta osagai espezifikoak, aldiz, modu partikularrean identifikatzen du". Esate baterako, Peña de Anboto, Avenida Ramón y Cajal, Río Ibaizabal, Alto de la Horca... Toponimo definizioa bera da termino geografikoaren garrantzia ikusarazten diguna; are gehiago, toponimoen normalizazio lanetan bi bertsio proposatzen direla kontuan hartzen bada (euskara eta gaztelera). Horrek esan nahi du, hala, oso goitik hartuta, osagai orokorra itzuli egin daitekeela, eta osagai espezifikoa bat ere aldatu gabe utzi behar dela. Adibidez, goian aipatutako toponimoak honela normalizatuko lirateke euskaraz: Anbotoko atxa, Ramón y Cajal etorbidea (?), Ibaizabal, La Horca gaina (?). Jarraian zenbait gogoeta puntu aipatutako ditugu eskuetan darabilgun gai honen gainean: 1.- Ez dugu ezagutzen osagai orokor askoren esanahi zehatza: "alto", "gaina" (bortua, mendia, gailurra...). 2.- "Normalizatutakoa" termino geografikoa edonola esleitzen da: adibidez, Deustuko auzoan bi "etorbide" aurkitzen dira, eta egia esan, ez lukete termino bera eduki behar: Avenida Ramón y Cajal (kalea) eta Avenida Lehendakari Agirre (etorbidea). 3.- Ez dago geografiako terminologia normalizaturik: adibidez, "avenida" terminoa itzultzeko "ibilbidea", "etorbidea", "pasealekua" etab. erabiltzen dira, udal bakoitzaren arabera, edo "pico" itzultzeko, "gailur", "haitzorrotza", "haizpunta", "mokorra", "mokoa", "punta", "tontorra"... ikerketa egin duen pertsonaren edo erakundearen arabera (DEIKER, Elhuyar, Nafarroako Gobernua, Euskaltzaindia...). kontrastea N-NTERM51-GS.rs3GSTerminologia
Nanoegitura hauek garrantzitsuak dira material berrien edo gailu nanoelektroniko berrien diseinurako, alde batetik, baina bestetik interesgarriak dira oinarrizko ikuspegitik, beraietan jokabide kuantikoa azaltzen baita. kontrastea N-NZTF11-GS.rs3GSZientzia
Lortutako emaitza esperimentalek SMA materialaren kasuan, mikra bateko zehaztazunezko higidura lor daitekeela erakusten dute, beti ere posizio sentsore egoki bat erabiliz gero, LVDT a esaterako. FSMA materialarekin ordea, zehaztasun nanometrikoa lortu da. kontrastea N-NZTF12-GS.rs3GSordeaBeginningZientzia
Lerro honetako lanak korologikoak eta deskriptiboak dira oinarrian, baina azken urteetan, eta "Flora Micológica Ibérica" proiektua ardatz hartuta, cantharellaleak edo teleforazeo erresupinatuak bezalako kortiziazeo talde konkretuen azterketa biosistematikoa egiten ari gara. kontrastea N-NZTF15-GS.rs3GSbainaBeginningZientzia
Konposatu hauek 1D, 2D edo 3D motako egiturak izan ditzakete eta oxoanioien bidez zabaldutako elkarrekintza antiferromagnetiko ahulak erakusten dituzte. Cr(III) eta Mo(III) ioien metafosfatoak berriz elkarrekintza antiferromagnetiko sendoak erakusten dituzte eta EPR espektro interesgarriak. kontrastea N-NZTF17-GS.rs3GSberrizBeginningZientzia
Litio-Ioi bateriak ezinbestekoak dira gure eguneroko bizitzan. Ez al duzu telefono mugikorrik, mp3rik ala ordenagailu eramangarririk zeure poltsan? Bateria hauen arazorik handienetarikoak pisua eta bolumena dira. Gainera, bere osagaiak prozesatu behar dira bere toxikotasunarengatik. kontrastea N-NZTF18-GS.rs3GSZientzia
(1) prozesua burutuko den tenperaturetan (> 600?) egonkorrak izatea; (2) elektrolitoak eroankortasun ionikoa altua azaldu behar du, eroankortasun elektronikoa berriz baztergarria, eta elektrodoek aktibitate elektrokatalitiko altua izan behar dute, kontrastea N-NZTF19-GS.rs3GSberrizBeginningZientzia
Peroxisomen proliferatzaileek konposatu kimikoen talde heterogeneoa osatzen dute. Hauen artean, karraskariak bezalako espezie sentikorretan gibeleko tumoreak sortzeagatik ezagunak diren ingurumeneko hainbat kutsatzaile daude. Prozesu hauek hartzaile nuklearren (peroxisomen proliferatzaileek aktibaturiko hartzaileak, PPAR ) aktibazio bidezko mekanismo ez-genotoxikoen bidez gertatzen dira. bestalde, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAHak) genotoxiko eta kartzinogenikoak dira eta aril hidrokarburo-hartzailearen bitartez dihardute. kontrastea N-NZTF4-GS.rs3GSbestaldeBeginningZientzia
alelo arruntek hiruko nukleotidoaren 35 errepika baino gutxiago dituzte eta aldiz, 40 CAG errepika baino gehiago dituzten aleloek gaixotasuna eragiten dute. kontrastea N-NZTF6-GS.rs3GSeta aldizBeginningZientzia
Azken urteotako aurrerapen teknologiko eta aurkikuntza zientifikoak gero eta konplexutasun maila eta sofistikazio altuagoko sistemak sortzean oinarritu dira, aurrerapen handi honi sistema horien tamaina txikia kontrajartzen zaiolarik.
  empty for complete segment.

PRESENTATIONAL RELATIONS
preparation
background
Enablement and motivation
enablement
motivation
Evidence and justify
evidence
justify
Anthitesis and concession
anthitesis
concession
Restatement and summary
restatement
summary
SUBJECT MATTER RELATIONS
elaboration
means
circumstance
solution-hood
Conditional subgroup
condition
otherwise
unless
unconditional
Evaluation and interpretation
interpretation
evaluation
Cause subgroup
cause
result
purpose
MULTINUCLEAR
list
disjunction
join
sequence
contrast
conjunction
Reformulation-NN
same-unit               
Download RST relation list (basque)