Seinalea: prozesu
Euskokantauriar Arroaren Kretazeo ertaineko (orain dela 125-100 milioi urte) bilakaera Bizkaiko Golkoaren irekitze-prozesuaren ondorioa da. Garai hartan metaturiko sedimentuek erregistratu zituzten arroan izandako prozesuak eta kontrol nagusiak, besteen artean tektonika, sedimentazioa eta fluidoen ihesak. Arroaren iparreko ertzean hiru prozesu hauen arteko erlazioa oso nabaria da, eta erlazio honen azterketa da, hain zuzen ere, ikerketa-lerro honen xede nagusia.metodoa Erregistro estratigrafikoaren (arroken) azterketaren bitartez interpretatu dira prozesu bakoitzaren ezaugarriak eta aldakortasuna (espazioan eta denboran) eta horien arteko harremana. Orain arte eginiko azterketen arabera, tektonika da sedimentazioa eta fluido-ihesak kontrolatzen dituen prozesu nagusia.ZTF14-GS.rs3