Seinalea: interesa
Esperimentu hauetan plamoiak kitzikatzen dira nanoegituretan, hau da dentsitate elektronikoaren erresonantziak, nanoegituraren eta beraren inguruaren menpekoak direnak.motibazioa Bereziki sorta elektronikoaren inguruan gertatzen diren partikula metalikoen koaleszentzia fenomenoetan interesaturik gaude. Arlo honen barruan "nanoshell" eta dimeroen elkarrekintza argiarekin aztertzen ari gara.ZTF11-GS.rs3
Ln1-xAxM1-yM'yO3 motako oxido mistoek (Ln = lantanidoa; A = katioi dibalentea; M = Mn, Fe; M' = trantsizio-metala) perovskita motako egitura erakusten dute, baita magnetorresistentziaren balio altuak eta propietate magnetiko bereziak (exchange bias) ere. A2BB?O6 motako perovskita bikoitzak ere ikertu dira (A = lantanidoak edo lurralkalinoak; B eta B? = trantsizio-metalak).motibazioa Konposatu hauen interesa azaltzen duten magnetorresistentzian datza, ohiko manganitek erakusten dituzten Curie tenperaturak baino tenperatura altuagoak neurtu baitira, eta hauxe garrantzi handikoa izan daiteke aplikazio teknologikoei begira. Bestetik, Ln2Ti2O7 formulako titanatoak adibide adierazgarrienak dira sistema magnetikoen frustrazio geometrikoren fenomenoaren barnean. Gure lanak anisotropia launa duen pirokloro antiferromagnetikoaren sisteman du interesa, hain zuzen, Er2Ti2O7 oxidoan. Hauxe, TN ~ 1K tenperaturan ordenatzen da, ez-konbentzionala den dinamikako egoeran, eta gure helburua egoera ordenatua eta dinamikaren jatorria ulertzea da.ZTF17-GS.rs3