Seinalea: honetaz gain
Beraz, MEC -ek diruz lagundutako CANCER MAR ikerketa-proiektuaren barruan (2006-2009), gure helburu nagusia da arrainen hepatokartzinomen eta moluskuen leukemiaren zein neoplasia gonadalaren garapenean gertatzen diren mekanismo zelularrak eta molekularrak sakonago ezagutzea. Helburu hau lortu nahian, hurbilketa multidisziplinarra darabilgu kartzinogeno kimiko genotoxikoen (PAH eredugarriak) zein ez-genotoxikoen (peroxisomen proliferatzaile eta disruptore endokrino eredugarriak) ahalmen preneoplasikoa eta neoplasikoa aztertzeko. Aipatu konposatuen eragin preneoplasikoak eta neoplasikoak histologikoki, histokimikoki, biokimikoki eta gene-adierazpen mailan molekularki ikertzen ari gara arrain eta moluskuetan. Ahalegin berezia egiten dihardugu kartzinogenesiaren markatzaile goiztiarrak diren entzimen markatzaile histokimikoen eta geneen adierazpen-sinadura espezifikoen garapenean.lista honetaz gain, ekosistema itsastar eta estuarinoetan ingurumeneko kutsatzaileek sortarazten dituzten kalteak aztertzeko asmoarekin, DNA -mikrotxip espezifikoak garatzen ari gara lazun eta muskuiluetan. Honen guztiaren azken helburua, maila molekular eta zelularrean gertatzen diren aldaketak kalte patologikoen agerpenari lotzea da, azken hauek OS PAR Komisioak zein ICES erakundeak garaturiko protokoloak jarraituz sailkatzen direlarik.ZTF4-GS.rs3