Seinalea: hau dela eta
Zerbitzu hauen perfila azaltzen duten ikerketa epidemiologikoak egitea baliagarria izan daiteke osasun planifikazioaren aldetik,motibazioa hau dela eta, Galdakaoko ospitaleko larrialdi zerbitzuaren erabiltzaileen perfil deskriptibo bat egitea aproposa iruditu zaigu.GMB0401-GS.rs3
2004.eko martxoan muskuilu hermafroditen ez-ohiko kopuru altua aurkitu genuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.ondorioa hau dela eta, UPV/EHUko UNESCO Katedrak diruz lagundutako DERB IUR proiektua abiarazi zen (2007-2008). Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. Gainera, Bartzelonako CS ICak burututako analisi kimikoetan, nonilfenol (disruptore endokrino garrantzitsua eta EB k argitaratutako substantzia prioritarioen zerrendan agertzen dena) maila altuak neurtu dira arrainen behazunean. Beraz, Urdaibain alkilfenolek izan dezaketen garrantziagatik, UPV/EHUko UNESCO Katedrak SICAES (2008-2009) izeneko bigarren proiektu bat abiarazi du. Bertan, gure taldeak, UPV/EHUko Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa II-ko taldeekin elkarlana hasi du. SICAES proiektuaren helburua nonilfenol-isomero berrien karakterizazio xenoestrogenikoa burutzea da. Honetarako, estrogeno-hartzaileetan oinarrituriko in vitro gene reporter motako saiakerak (YES ) eta zebra-arrainekin in vivo esperimentuak burutuko dira.ZTF2-GS.rs3