Seinalea: eta... aldiz
Geografiaren normalizazioa egoera eskasean aurkitzen da EAEn eta Nafarroan, gure inguruan egunero geografiako lexikoa erabiltzerakoan ikus daitekeen anarkiak azaltzen duen moduan: mapak, bideetako errotulazioa, testu liburuak, komunikabideak, etabar. Bakoitzak bere aburuen araberako geografiako terminologia erabiltzen du, eta horrela, egoera nahasia da, eta koherentziarik gabea.kontrastea Nazio Batuek geografiako izenen normalizaziorako 1967an Genoan egindako Lehenengo Biltzarrean gomendioak egin zituzten geografiako terminologiari buruz eta glosarioak egiteko. Entitate geografikoen izaeraren azterketari buruzkoa da 19A gomendioa: "Eskualde jakin batean entitate geografikoek izena badute, entitate horien izaerari buruzko azterketei ekiteko gomendioa egiten da; baita entitate horiek izendatzeko erabilitako hitzen esanahi desberdinei buruz ere..."TERM51-GS.rs3