Seinalea: erdietsiriko emaitzen arabera... uste dugu
Gure ekografien ziurtasun mailaren azterlan prospektiboa egin dugu, mahukatxo birakariaren loditasun osoaren haustura diagnostikatzeko orduan, ebakuntza aurreko emaitzak aurkikuntza kirurgikoarekin erkatuz, sindrome subakromialagatik ebakuntza egindako 153 sorbaldetan, 1993 eta 2001 artean. Erabilitako zundarekin mahukatxoaren loditasun osoaren hausturaren diagnostikoan %97ko ekografiaren sentikortasuna lortu dugu, %98ko espezifikotasunarekin. Era berean, lesioaren neurriaren eta formaren arteko azterketa konparatiboa egin genuen ebakuntza aurreko azterlan ekografikoan eta ebakuntza kirurgiko berean. Lesioaren neurria zehatz ezarri ahal izan genuen, 5 mm-ko errore tolerantziarekin kasuen %89an; lesioaren formako ebakuntza aurreko informazio ekografikoa ez da bat etortzen ebakuntza barneko kasuen %50ean.interpretazioa Erdietsiriko emaitzen arabera, eta bere izaera ez inbaditzailea, bizkorra eta kostu apalekoa dela, uste dugu ekografia proba osagarri funtsezkoa dela ustez bizkarreko sindrome subakromiala duten gaixoen aukera egiteko orduan. Proba horrek gainera, lesioaren neurriaren eta tokiari buruzko baliozko informazioa ematen du, lesioak berez ematen duen informazio urriak ez bezala.GMB0402-GS.rs3