Seinalea: egungo gizartean
egungo gizartean bi joera nabarmentzen dira, eta kontrajarriak, itxura batean. Alde batetik, gero eta indartsuagoa da nazioarteko harmonizazioa lortu beharra, ekonomian, politikan eta kultura eta gizarte gaietan etenik gabe sortzen ari diren loturak eta elkarren arteko trukaketak eraginda; eta bestetik, aniztasuna onartu beharra, eta, ondorioz, norbanakoen izaeraren berrespena, giza bizitzako arlo guztietan agertzen ari den moduan.testuingurua Terminologiak berak ere, gizartearekin lotuta dagoen jarduera denez, uztartu egin behar ditu joera orokor horiek, eransten zaizkien beste batzuekin batera, hala nola: teknologien aurrerakuntza zorabiagarria, zientziak diziplinartekotasunera eta hiperespezializaziora daramatzan bilakaera, eta informazioa elkarren artean berehala trukatu beharra.TERM19-GS.rs3