Seinalea: betebehar nagusiak
NANO RETO X-en helburu gidaria da osasunaren eta ingurumenaren gainean injinerututako metal-nanopartikulek dituzten efektuei dagozkien zalantza zientifikoak argitzeko ahalegintze globala izango dena ezagumendu berriez hornitzea, zein industriak eta gobernuek nanomaterial horien arrisku-ebaluaketari ekiten hasteko informazio berriaren corpusa eta tresna berri bat eskaintzea. NANORETO X-ek honako bost gako-galdera hauei erantzun nahi die: (1) Ingurumenak nola aldaraz litzake bertan askatutako nanopartikulen ezaugarri fisikokimikoak eta bioerreakzionagarritasuna? (2) Nola eragin lezake horrek ugaztunen zelulekin eta organismo urtarrekin zein beraien zelulekin interakzionatzeko eta euren baitan sartzeko partikula horiek duten gaitasuna (bioeskuragarritasuna); eta bioeskuragarritasun horrek toxikotasuna sorraraziko ote luke? (3) Ba al dago ezaugarri fisikokimikoei dagokien erreaktibotasun eta/edo toxikotasun zelularraren patroi zehatzen bat (adb. aktibitate hierarkia bat)? (4) Aurreko hiru jiteak ikertzean atzemandako baldintzen zein konbinaketak sorraraziko luke arriskua giza-osasunean eta ingurumenean? (5) Nola inkorporatu liteke informazio guzti hori arrisku-ebaluaketarako eredu batean?helburua Gure taldeak NANORETO Xen dituen betebehar nagusiak hauexek dira: (1) muskuilu eta zebra arrainek nanopartikulak in vivo nola hartzen dituzten ikertzea eta autometalografia, X-izpien mikroanalisia zein mikroskopia elektronikoa erabiliz nanopartikulak barneratzeko mekanismoak eta bidezidorrak ezagutzea, (2) zelula mailako kalteak muskuilu eta zebra arrainetan (lisosomen mintzen egonkortasuna, liseri-guruinaren/gibelaren, gonadaren zein zakatzen histopatologia, metalotioneinen indukzioa, geneen adierazpen mailak, estres oxidatiboa) eta organismo mailako kalteak muskuiluetan (hilkortasuna) zehaztea, (3) nanopartikulen barneratzea zein erreakzionagarritasuna in vitro ikertzea eta toxikotasun-mekanismo posibleak aurkizea, muskuiluen hemozitoen eta zakatz-zelulen kultibo primarioak erabiliz, eta (4) metal-nanopartikulen genotoxikotasuna (mikronukleoen saiakuntza, Kometa saiakuntza) eta kartzinogenesia (lesio preneoplasiko eta neoplasikoen detekzioa, histologiaren, entzima-markatzaile goiztiarren eta gene-adierazpenaren soslai aldaketen bitartez) aztertzea.ZTF5-GS.rs3