Seinalea: baldintza
Materialen arloan kokatutako ikerlan honek, SOFC (Solid Oxide Fuel Cells) motako erregai-piletan erabil daitezkeen perovskita egitura (ABO 3) duten oxido mistoen ikerketa du helburu, oxido hauen sintesia, karakterizazioa eta propietate elektriko eta magnetikoen ikerketa, hain zuzen. Erregai-pilak, erregaiak energia elektriko zuzen bilakatzen duten gailu elektrokimikoak dira. SOFC pilek bi elektrodo dauzkate, katodoa eta anodoa, elektrolito solido batez banatuta. SOFC pilen funtzionamendua oso erraza da: katodotik pasarazten den airearen oxigenoak, kanpoko zirkuitutik heltzen diren elektroiekin erreakzionatzean oxido ioiak sortzen dira. Ioi hauek elektrolitotik zehar anodorantz mugitzen dira eta anodoan erregaiarekin erreakzionatzen dute kanpoko zirkuitura aterako diren elektroiak sortzeko, aldi berean, ura eta beroa sortzen dira. Era honetan, energia etengabe lor daiteke.baldintza Material hauek pila batetan erabili ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte: (1) prozesua burutuko den tenperaturetan (> 600?) egonkorrak izatea; (2) elektrolitoak eroankortasun ionikoa altua azaldu behar du, eroankortasun elektronikoa berriz baztergarria, eta elektrodoek aktibitate elektrokatalitiko altua izan behar dute, honez gaiz, oxigenoak elektrolitoarekin eta erregaiarekin interakziona dezan elektrolitoak porositate altua erakutsi behar du; (3) material guzti hauek zabalkuntza termikoaren koefiziente bateragarriak izan behar dituzte.ZTF19-GS.rs3