Seinalea: azken urteotan
2. azken urteotan oxido solidozko erregai zelulen (SO FC) teknologiak aurrerapen handia bizi izan du energia garbia sortzeko sistema legez.testuingurua Testuinguru horretan, ikerketa talde honen jarduerak ardatz bi hauek ditu nagusi: batetik, beren ezaugarri elektrokimikoak hobetze aldera, material berriak sintetizatzea; bestetik, elektrodo berriak diseinatzeko asmoz, erregai zelulen portaera elektrokimikoa eta zelula osatzen duten materialen karakterizazioa aztertzea. Epe luzera planteatu diren helburuak eta lan-ildoa, besteak beste, honexetara bideratu dira: teknologia honetan baliatzen diren materialen kostua gutxitzera, tenperatura baxuagoetan lan egitea ahalbidetzen duten materialak aztertzera eta, azkenik, lortutakoen iraunkortasuna handitzera, hots, teknologia honekin batera sortzen diren arazoak murriztera; izan ere, gerora, teknologia hau errazago merkaturatu ahal izatea ekarriko du horrek.ZTF16-GS.rs3