Seinalea: azken kasuan
Izenondo erreferentzialak izenetatik eratorritakoak izaten dira beti baina askotan, jatorria eta izaera erreferentziala nahasi eta zaku berean sartzen dira erabat predikatiboak diren izenondoak, zalantzarik gabe erreferentzial hutsak diren izenondoekin.elaborazioa Ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, kategoriaz izenondoak izanik ere, izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte.TERM34-GS.rs3