Seinalea: arazo
Teknologia berrien mundura sartzen ari den neurrian, eraso terminologiko gogorrak jasaten ari da galiziera, eta arlo hori ere gaztelerarekiko menpekotasunaren beste adar bat izan daiteke.arazo-soluzioa Galizierari emandako irtenbide terminologikoekin leundu egin nahi da arazo larri hori, batetik, gaztelerakadak besterik gabe onartzea saihestuz, eta, bestetik, gaztelerak moldatutako terminoak bere corpus terminologikora bilduz.TERM17-GS.rs3
Ondorioz, funts funtsezko arazo baten aurrean aurkitzen gara: espezialitateko eremuaren mugak gainditzen dituela Interneteko terminologiak (espezialitatera mugatzen da, definizioz, lexiko zientifiko eta teknikoa), eta erabilera orokorreko hizkeran sartzen dela indartsu; horrela, bai sarearen erabiltzaile heterogeneoek (edozein espezialitatekoek zein espezialitaterik gabekoek), bai prentsa irakurri edo komunikabideei arreta jartzen dietenek, guztiok erabiltzen dute. arazo-soluzioa Zelako terminologia sortzen ari da? Zeintzuk dira lexikoaren sorkuntzan gailentzen ari diren sistemak? Ezaugarri berdin eta komun bat daukate hizkuntza guztiek: terminoak ingelesez sortzen dira, eta mailegu moduan sartzen dira beste hizkuntzetan. Nola erantzuten dute hizkuntza hartzaileek? Nola lantzen dute Interneteko terminologia? Termino al dira termino itxurako guztiak? Izendatzeko benetako premiei erantzuten al diete? Edo, aldiz, lexikoaren sorkuntzan asko eta asko ez ote dira sentsazionalismoan erori eta azkar galduko direnak?TERM38-GS.rs3
Hizkuntza tekniko-zientifikoan, nahiko ugariak izaten dira zientzilari baten deitura + izen arrunta bezalako terminoak. Osagai bien arteko lotura, euskaraz, bi modu desberdinetan gauzatzen dugu. Alde batetik, hitz-elkartuen eremukoa den aposizioa deritzon baliabidea erabiltzen dugu, Doppler efektua adibidez, eta bestetik genitiboaren bidez lotzen ditugu osagaiak, Ohm-en legea kasu. Doppler efektua Doppler deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko efektu fisikoa da eta Ohm-en legea Ohm deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko lege fisikoa dugu, eta egia esan behar badugu, gure ustez ez dago arrazoirik Doppler-en kasuan modu batez eta Ohm-en kasuan beste era batez jokatzeko. Aspaldian buruan biraka daukagun galdera hauxe da, beraz; zergatik kasu batzuetan aposizioa eta besteetan genitiboa?, zergatik asimetria hau? Bigarren osagaiak, hots, izen arruntak badu zerikusirik? Gaztelaniarekiko morrontza ote?arazo-soluzioa arazo honi buruzko argi-izpirik aurkitu nahian, inguruko hizkuntzek nola jokatzen duten aztertu dugu, nola edo halako ondoriorik ateratzeko asmoz. Azterketa-eremutzat UZEIk argitaraturiko FISIKA HIZTEGIA hartu dugu, euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaren arteko azterketa konparatiboa burutu nahi izan dugula.TERM49-GS.rs3
Bestalde, espero ez diren seinaleen edo portaera oszilakorren agerpena arazo oso kritikoa da maiztasun altuko potentzia-anplifikadoreen diseinatzaileentzat.arazo-soluzioa Ezinbestekoa da diseinu-fasean portaera hauen agerpena aurreikusi ahal izatea (ohiko CAD tresnen bidez) eta portaera hauek aztertzeko aukera izatea anplifikadorearen lan-eremu osoan.ZTF13-GS.rs3