ZTF15-GS.rs3 (30)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Ingurumen lurtarretako onddo Basidiomikotoen sistematika eta ekologia.GS
2 Onddoak bizidun heterotroak diraGS
3 eta ekosistemetako sare konplexuetan parte-hartzen dute, bereziki lurtarretan.GS
4 Bertan, onddoek betetzen dituzten funtzioen garrantzia aho batez onartzen da gaur egun.GS
5 Funtzio aipagarrienak hauexek dira:GS
6 sinbiosietako partaidetza, materia organikoaren mineralizazioan eta deskonposaketan eragile nagusienetarikoak, lurraren eraketa eta atxikipena erraztu eta elikagai iturria, besteak beste (Trappe & Luoma, 1992).GS
7 Zerbait baloratzekoGS
8 lehendabizi ezagutu egin behar dela kontuan hartuta,GS
9 Mikologia taldea bere hastapenetatik ari da onddoen, eta bereziki Basidiomikotoen, biodibertsitatea aztertzen duen lerroa garatzen, Euskal Autonomi Erkidegoan zein penintsula mailan.GS
10 Lerro honetako lanak korologikoak eta deskriptiboak dira oinarrian,GS
11 baina azken urteetan,GS
12 eta "Flora Micológica Ibérica" proiektua ardatz hartuta,GS
13 cantharellaleak edo teleforazeo erresupinatuak bezalako kortiziazeo talde konkretuen azterketa biosistematikoa egiten ari gara.GS
14 Mota honetako lanek, arazo taxonomikoei ez ezik, bestelako galdera zailagoei ere erantzutea dute helburu, hala nola, espezieen biogeografia, taldearen filogenia, eta abar.GS
15 Ikerkuntza lerro honetan kokatzen ditugu "Interconexiones biogeográficas de los Corticiáceos (Aphyllophorales, Basidiomycota) macaronésicos (I.N. M.T. Telleria RJB, Madrid) proiektua, eta Ibai Olariaga egiten ari den" Estudio biosistemático del orden Cantharellales de la Península Ibérica" doktoretza-tesia.GS
16 Onddo komunitateen ikasketa da taldearen ikerkuntza lerroetako beste bat.GS
17 Ikasketa mikozenologikoek ekosistemen biodibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzen dute eta baita bere kontserbazio egoerari buruzko informazioa ere.GS
18 Mota honetako lanak oinarrizkoak eta ezinbestekoak diraGS
19 kudeaketa eta kontserbazio planak garatzeko.GS
20 Arlo honetan aipatzekoak dira E. Sarrionandiak burututako "Estudio de las micocenosis de macromicetos de los encinares del País Vasco" izenburua duen doktoretza-tesia, eta N. Rodriguez-en "Estudio de la Comunidad ectomicorrícica de las plantaciones de Quercus rubra L. Su caracterización, dinámica y aplicación en silvicultura", azken kasu hontan ikuspuntu aplikatuagoarekin eta M.K. Dunabeitiaren kolaborazioaz egindakoa.GS
21 Lerro berean,GS
22 eta erabilpen desberdina duten inguruetako onddo-komunitateak aztertzeko helburuarekinGS
23"Análisis de la biodiversidad de los macromicetos de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai. E influencia de los usos del suelo en la comunidad fúngica" proiektua garatu da.GS
24 Azkenik, nabarmendu ere lurraldeko elkarte mikologikoekin elkarlanean egiten ari garen dibulgazio eta heziketa lana.GS
25 Azken finean,GS
26 ingurumen-hitzamenetako helburuak lortzekoGS
27 berebiziko garrantzia duten ekintzak baitira.GS
28 Euskal Autonomi Erkidegoko onddoen kontserbazioa eta dibertsitatea lelopean 10 panel landu eta eratu dira,GS
29 eta horrez gain, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Cantabriako mehatxatutako onddoen behin-behineko Zerrneda Gorria ere egin da.GS
30 Ildo beretik Cesar San Juan soziologoarekin elkarlanean "Análisis socio-ambiental de la utilización de los recursos micológicos en el territorio histórico de Bizkaia" izenburua duen proiektua burutu da.GS