SENTPUT01-A1.rs3 (34)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002 Paperezko hegazkinak Koldobika Ezberdin / Putz,2002-10.GS
2Ene irakurle zintzo, leial eta bekatuz garbiak :Maruri-Jatabeko parrokoarekin egon berria nauzue pasa den asteburuan.GS
3Aita Larringani ene elkartasuna adieraztera hurbildu nintzaion Bizkaiko herri polit hartara.GS
4Eta kontu-kontari ari ginela,GS
5 6-8 urteko neskatila eta mutikotxo guri-guri, bekatuz garbi eta arimaz aratz - talde baten konpainia onean, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten arimarako, eta ez gorputzerako ere, nola euskal literaturgintzan diharduten xaxi-idaxle horiek ; esaterako, euskal letren plazara nobela ( usteko ) batez jalgi berri den Lutxo "Egia"GS
6 ... eta "Egia" diodanean,GS
7 aizue,ezin diot barreari eutsi.GS
8Eta kontua barrez lehertzekoa litzateke,GS
9 bai, Lutxoren "Egia" ustelak altxamenduan Generalisimoaren alde borrokatu ziren haien ohorea zikintzera ez baletoz.GS
10Hori dela - eta, serio jarriko natzaizue :GS
11"Paperezko hegazkinak" izenburua duen liburu hau bere zainetan odol-lohia baino ez daraman gaixo batek baino ezin izan du idatzi.GS
12"Egia" izenean ; gezurrak, gezurrak eta gezurrak izanean.GS
13Eleberria berehala sutara beharrekoa dela esateko badaukat hainbat argudio :GS
14Hasteko, "nobela" honek ez dauka ez bururik ez hankarik.GS
15Ez dauka hari jakinik,GS
16dena da oraina eta iraganaren arteko nahaste-borraste konpreniezina,GS
17 dena da anabasa itzela.GS
18Irakurlea galduta ibiliko da lehen hitzetik bukaeraraino.GS
19Egindako dokumentazio lana negargarria da.GS
20Igartzen da gorrien eta separatisten ixkribuak baino ez dituela irakurri autoreak.GS
21Gernika gorriek bonbardatu zutela iturri onetik jakin dakigunoi ez digute gorri-separatistek ziririk sartuko.GS
22Haginak ondo berdinduta dauzkagu honezkero,GS
23 atzo goizean jaiotako ume mukizu bati sinisten hasteko.GS
24Tira, tira...GS
25 Nobelaren fabore, soilik aipatuko dugu sinisgarri egiten duen gauza bakarra, hots: protagonista alkoholikoa izatea.GS
26Horrek ematen dio, horrek baino ez, sinesgarritasun apur bat goitik beherako kaosari.GS
27Delirium Tremensak jotako morroi baten buruan, beste inorenean ezin liteke halako gezur, eldarnio eta gorrikeria tendentziosorik egosi.GS
28Badakit nire bizia arriskuan jartzen ari naizelaGS
29 hau esatean,GS
30baina ez naute isilduko,GS
31 bizkartzain pare bat eskatuko dut, Aita Larringanek bezala,GS
32 eta ozen altxatuko dut ene boza gezurraren kontra, faltsukeriaren kontra, deabrukeria ororen kontra.GS
33Orain sakristiara noa,GS
34 neskatilatxo bat onbidean jarri behar dut - eta.GS