SENTEIB01-A1.rs3 (22)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 1994 Sargori Asier Sarasua / Eibartik,2015-01-09GS
2Idazle berezia da Pello Lizarralde ( Zumarraga, 1956 ).GS
3Gutxitxo argitaratzen du.GS
4Berezi idazten du.GS
5Euskal letretan ahots bakarrez.GS
6Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez,GS
7 baina ezingo duzu esan beste edozein idazleren tankerakoa denik.GS
8Eta niri izugarri gustatzen zait.GS
9Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere adierazteko duen gaitasuna, beti ere voyeur ukituarekin...GS
10 Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da.GS
11Udako giro sapa horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak.GS
12Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian murgilduta daude pertsonaien eskutik.GS
13Askotan balirudike ezer gertatzen ez dela,GS
14baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio zoragarriak kontatzenGS
15 ; edo kontatu gabe,irakurlearen eskuetan ezinegon sentsazioa uzten.GS
16Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok,GS
17eta horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, "Barnetik", "Bazterretik" edo "Azpian", adibidez.GS
18Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, eszenak... deskribatzeko duen gaitasuna.GS
19Irakurri ahalaGS
20"ikusi" egiten dituzu gertakizunak.GS
21Eta ikusi ez ezik, usaindu, entzun eta sentitu ere egiten dituzu Lizarraldek kontatzen dituenak.GS
22Argazkilaria dirudi ( edo zinemagilea, beharbada ), idazlea baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun handi eta arin horregatik.GS