SENTBER05-A1.rs3 (31)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Paradisu zinemak / Aritz Arrizabalaga / Beta, 2014 Paradisu zapuztua Iraitz Urkulo / Berria,2015-02-01GS
2Idazleak protagonista gris xamarra irudikatu du, 20-30 urte bitartekoa, bakar edo berezitzat jotzeko moduko ezaugarri nabarmenik ez duena eta, bere jokaeran, une oro guztiz moderatua.GS
3Bizitzan eroso sentitu nahi baina bere burua etengabe atsekabetzea baino lortzen ez duten horietakoa.GS
4Irakurleok hurbileko antzemango dugun testuinguru arrunt batean kokaturik,GS
5liburu honek eguneroko gatazka txiki-handietatik oinarritutako istorioa eskaintzen digu.GS
6Trama nahiko sinplea eta egitura garbikoa izanik,GS
7funtsean pertsonaia nagusiarengan bat egiten duten hiru egoeratatik abiatzen da.GS
8Lehena urte luzetan zehar egositako familiarekiko gatazka da.GS
9Gurasoen etxeko tentsio-giro jasanezinetik ihesi, denek Txiki ezizenez ezagutzen duten protagonistak Hiria utzi eta Herrian hartuko du babes.GS
10Bertan, Luzia neska-lagunarekin bizitza berria hasiko du.GS
11Bigarren egoera gatazkatsua bere buruarekiko garatutako frustrazio-sentipena da.GS
12Zortzi urte lehenago, Txokolatea izenburuko ipuinarekin lehiaketa bat irabazi zuenetik hain zuzen,GS
13 besterik idatzi ezinik dabil Txiki.GS
14Hirugarren gatazkaren erdigunean Paradisu zinemak daude.GS
15Izan ere, izenburutik bertatik, narrazio osoan zehar agerikoa da zinemarekiko lilura.GS
16Are gehiago, eleberri honetan egileak zazpigarren arteari omenaldi xume bat egin nahi izan diola esango nuke.GS
17Txikiri dagokionez, astero Jon eta Txapas adiskideekin batera zinemara joan eta filmak ikustea erritual aringarria suertatzen zaio.GS
18Idazle protagonistaren figura euskal literatura garaikidean ezohikoa ez den arren, GS
19kasu honetan baldintza horrek,GS
20 Txokolatea ipuinaren zenbait pasarte tartekatzearen ondorioz,GS
21 ariketa metadiegetiko bihurria bideratzen du.GS
22Tamalez, pertsonaia nagusiaren hausnarketek eta deskribapenek berez nahiko urria den ekintza behin eta berriro eteten dute, ideia bera hamaika modutara,GS
23 hitz ezberdinekin adieraziz,GS
24 irakurleok gogaitzeraino.GS
25Halere, pentsa litekeenaren aurka, gaien urritasunak eta diskurtso errepikakorrak ez dakarte ñabardura aberastasunik, are gutxiago argumentu-mailako sakontasunik.GS
26Arazo nagusia, nire ustez, gaien emankortasun zalantzazkoan eta ekintzaren bilakaera eskasean datza.GS
27Hori gutxi balitz bezala,GS
28 narrazioak ere ez du arretarik bereganatzen,GS
29 autoreak molde zeharo tradizionalak baitarabiltza : hirugarren pertsona, narratzaile orojakilea, kontaera errealista, ordenatua...GS
30 Emaitza ezustekorik gabeko istorio bat da,GS
31 irakurlea epel uzteko arrisku dezente duen tonu arras moderatu batean emana.GS