SENTARG05-A1.rs3 (41)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Xabaltx / Xabaltx / Maiatz, 2009 OSO POSITIBOA Lautadetako haizea Igor Estankona / Argia, 2010-01-31GS
2 Sarako idazleen biltzarrera Maiatzekoek uzta beti interesgarria ekartzen dute.GS
32009ko apirilean Xabaltx zuraidarraren letraz osatutako liburua agertu zen aipatutako elkartearen eskutik.GS
4Poema liburu baten antzera irakurri dugu,GS
5 tributu baten moduan ulertu,GS
6eta musika bera bezala gozatu.GS
7Daukan barne-erritmoagatik izango da agian.GS
8Nafarroa garaian bizi den kantariaren Xabaltx & H2O ( 1994, autoekoiztua ), Zalantzak ( 1998, IZ ), Gauerdi pasa eta ( 2001, Agorila ), SMS galduak ( 2005, Gaztelupeko Hotsak ) eta Cymeus ( 2009, Agorila ) diskoetako letren hustuketa honetan murgiltzea abentura polita da,GS
9nahiz eta piezetako asko,GS
10 normala denez,GS
11pobreak izanGS
12 irakurtzekoGS
13 eta egokiagoak kantatzeko.GS
14Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan,GS
15baina beste batzuk itzelak dira --Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa--.GS
16Are gehiago : itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zaitGS
17 iltzatutaGS
18 gogoa.GS
19Belar hoberena da adibide on bat:GS
20zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra.GS
21Hitzetako asko maila poetiko altuegikoak ez direla jakin arren,GS
22 barrunta daiteke abestia euren baitan, musika euren eitean.GS
23Neil Youngekin gertatzen den bezalaGS
24 -- ez da, inondik ere, konparagarri --,GS
25 letrak goratu egiten du kantua.GS
26Hori meritu handikoa da,GS
27 musikaltasuna eta esanahia uztartu behar baitira.GS
28Arestian aipatutako horregatik guztiagatik atsegin ditut, txarragoak edo hobeak,GS
29 inoren letrekin ez dabiltzan kantariak.GS
30Cohen, Jim Morrison, Dylan, Víctor Jara, Silvio edo Moustaki dira batzuk -- askorentzat poesia irakasle --,GS
31 baina hurragokoak eta bikainak dira, baita, Juan Carlos Perez, Niko Etxart eta Anje Duhalde.GS
32Xabaltx azken hauen arrazakoa da, eta Lou Reeden senidea : idazle moduan ez hain poeta, poeta moduan ez hain idazle... musikari, finean.GS
33 Xabaltxek ekologiari, gizarte arazoei, alaitasunari eta amodioari kantatzen dienean,GS
34 beti kantatzen die musikariaren askatasun-senarekin.GS
35 Azken mohikanoaren antzera, arean bakartia du tonua, arean iluna,GS
36 baina era berean kultua eta erreferentziaz betea da bere idazkera.GS
37 Zabaltza baserriko semeak asko ikusi du bizitzan,GS
38 eta liburu honetan ageri da garbi zelan fenixa behin eta berriro itzultzen den errautsetatik.GS
39 Liburu sano gomendagarria da,GS
40 zuzena delako.GS
41 Lore ximelduen enpalagua larregizkoa denean irakurtzeko modukoa.GS