Hiru ideia interesgarrienak: Panorama oso beltz dagoela, eta gure artekoa ezinezkoa bada ere, umeak ondo heztea arlo horretan, balore batzuk edo "etikan hezkuntza" eskaintzea, bihar etzi beste gogo batekin ekin diezaioten arazoari, burua "garbi eta elkarren arteko gorrotorik gabe" izanda. Biolentzia edo indarkeria alde bietatik dagoela, bata nabarmenagoa eta bestea ezkutukoa ("solapada" aipatu zuen hizlariak) izan arren. Beraz, biak utzi behar dira alde batera. Behar beharrezkoa da kanpoko tartekaritza edo bitartekaritza, objektiboagoa delako. Gutxien gustatu zaidana: "Autodeterminazioari uko egin" eta "soberanismoari" ETA existitzen den bitartean. Horrek herri moduan desagertzea suposatuko luke eta hori ez da zerbait "eskaintzea" elkarrizketa edo hitz-egite prozesu horretan, gure burua saldu eta hiltzea baizik.