Lema, lelo, siglen esangura indargabetu behar dugu. Ekimenak antolatzean ez begiratu ze ideologiak antolatu duen. Bortizkeria mota guztiak salatu eta giza eskubide bakar bat ere urra ez dadin saiatu eta lan egin. Gizarteak alderdi politikoen aurretik joan behar du. Talde, elkarte, eragile guztiak eta orotarikoak elkartu behar dira. Konponbidea guztioi dagokigu eta dezakeguntxoa egiteko obligazioa dugu.