Europako eta beste herrialdetako edo erakunde internazionaletako parte-hartzea. Guk esanda eta eskatuta euren partaidetza. Herritarrei entzun eta iritzia galdetu era zuzen batean, alderdi politiko guztien epe laburreko interes guztiak alde batera utziz. ETAren amaiera, gehien bat gaur egun babesa ematen dion ezker abertzaleak ere eskatuta euren beldur guztiak aldenduz. Mundu guztiak eduki dezan beran ideiak adierazteko eskubidea, abertzale izan zein izan barik. ETAren inguruan dauden preso guztien eskubideak errespetatzeko konpromisoa eskatu gobernuko buruzagiei, inork ez dezan eduki arrazoirik esateko preso politikoak direla tratu desberdina dutelako. Edozein legebiltzarrean ezker abertzaleak beran ideiak aurkezteko eskubidea eduki dezala. Delituak pertsonak egiten dituztelako eta ez ideiak.