Zer esaten den begiratu behar dugu eta ez nork esaten duen bakarrik. Eta gehituko nuke besteena entzun beharko genuela benetan ulertu nahian eta ez bakarrik zer erantzun ahal dugun pentsatuz. Gatazkaren parte gara danok. Bakea da benetako oinarria normalizazioa lortzeko eta ez helburua. Hainbat arazo atera dira kontsulta baten aurrean. Beraz kontsulta barik edo kontsultarekin gauzak ez dira konponduko ez badugu bateratzen indarrak Espainiako gobernuari eta ETAri indarkeria gelditzeko exijitzen.