Kanpotik datozen oztopo eta arazoei aurre egin beharrean, danok batuta, komuneko puntuak bilatzen saiatuz, elkarren kontra gabiz. Geure artekoa konpondu behar dugu lehenik eta behin. Batzuei bakea lortzea ez zaie komeni eta gure gatazka helburu elektoralekin erabiltzen dute. Horrez gain, gatazka piztuta mantentzen dute: atxiloketak, komunikabideen erabilera, lege berriak... Eta gu ez gara batzen horren aurrean, horri kontra egiteko. Biolentzia arazo bat da baina bai ETArena eta bai Estatuarena. Arazoa da gure gatazka ETAren biolentziara mugatzea eta ETA amaituta bakea berez etorriko dala pentsatzea gauzak sinplifikatzea da.