Kontsulta egiteko mila era daude, baina ondo zehaztu behar dira galderak, zelan, non, nortzuk egin behar duten eta nori zuzendu behar zaion. Konponbidea danon, eta batez be, geure artean topa behar dugu, inork baztertu edo kanpoan utzi barik. Politika, politikoek egin behar dute, eta danak aldatu behar dira euren hasierako planteamenduak, hortik aurrera prozesu berri bat irekitzeko. Danak daukate euren arrazoia.