Bakea (nolabaitekoa) "lortu" beharko litzateke, ondoren, egoera "normalizatu" batean jarduteko talde bakoitzak bere helburuak lortzeko prozesuan. Politikoki "bizitzen" joatea da garrantzitsua eta ez norberaren helburuak lortuta egongo diren "e" egunera iristea (inoiz ez baita iritsiko). Kontsultak onargarriak dira beti. Onargarria ez dena herriaren nahiari mugak ipintzea eta gutxiago Espainiako "nazioaren" izenean (gutxienez Euskal nazio kontzeptua bezainbesteko subjektiboa baita). Zerrenda irekiak, alderdien tinkotasuna baretzeko era bat izan daiteke.