Bakea lortzeko ez dugula heziketarik izan. Beti gauzak sortzen gaude eta aurrerapenekin itsututa (oso ados nago, horregatik jarri dut). Ez dago gustatu ez zaidan ideiarik eta hori arazo bat dela uste dut. Alde batetik, denbora eskasa izan da, ez dugu diskusiorako astirik izan. Gainera, foroaren planteamendua dela eta, denak, gai denak, oso azaletik hartu ditugu. Ideia oso berdinak hartu ditugu. Kontuan izan behar da itxuraz adin eta ideia politiko ezberdineko pertsonak gaudela eta ildo horretatik jarraituta desadostasunik ez egotea, oso zuzena izan da (korrekzioa zentzu honetan txarra da). Oso polita izan da dena, baina 2. galderaren erantzunean [kontsultari dagokion galderan] aipatu dudan tranpa horietako bat besterik ez dela uste dut.