Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko enpatia falta izatea arriskua dela entzun dut eta interesgarria iruditu zait. Bestearen lekuan jartzen ikasi behar dugu, edo gutxienik horretan ahalegindu. Denbora faktorea aipatu da normalizazioa lortzeko arrisku eta aukera moduan. Nire ustez, denbora pasatzen uztea arazoa "enkistatzeko", gaiztotzeko, faktorea da eta alde horretatik premiazkoa ikusten dut arazoari lehenbailehen aurre egitea. Baina "momentua" ere egokia izan behar du. Egoera nahasiko garaiak, berez, prozesua abiarazteko zailtasunak sortzen baititu.