Bakea lortzea une honetan zaila da eta ezinezkoa etsaiak sentitzen direnak bakoitza bere muturrean kokaturik jarraitzen badu. Beraz, lehen pausua biek bakea gura izatea, su eten bat deklaratzea. Bigarren pausua elkarrizketa edo negoziazio zabala irekitzea alderdi politiko guztien artean eta baita gizarte zibila inplikatzea. Negoziazioaren aurrean alderdi politiko abertzaleak gutxiengo puntu komunetara iritsi, utzi bakoitzaren protagonismoa. Bestela, ados ez badira jartzen bere artean nola lortu adostasuna abertzale ez direnekin. Alderdi guztietan malgutasuna nagusitu behar da. Ez du lortuko inork bere asmo osoak. Gure gizartea ez da XX. mendeko egoeran bizi, aurrera begiratu eta ideia berriak sortu behar dira. Beraz bakearekin gehiago lortuko dugu, konfrontazioa luzea delako eta ez du arazoa konpondu.