Partaide danak uste izan dutela ETAren terrorismoak ez daroala inora. Herritarren parte hartzea konfliktoa konpontzeko beharrezkoa dala. Espainiako estatuak be biolentzia gogorra erabiltzen duela Euskal Herriaren kontra (legez kanporatzeak, kartzelatuak...) Kriminalizatu egiten dute hemengo dana. Abertzaleak batu behar garela. Egoera oso larriak bizitzen ari garela, eta oraindik denbora gogorrak etorriko direla. Etorkizuna beltza ikusten dutela askok, baina beste batzuk esperantza be daukatela. ETA existitzen bada ala ez, aurrera egin behar dala, ETAk ezin duela baldintzatu gure bizitza eta herri honen etorkizuna.