Era guztietako biolentzia bertan behera uztea. Bereziki ETAren biolentzia baina baita beste biolentzia mota guztiak ere. Biolentziaren amaiera erraztuko luketen akordioak bultzatzea: presoen hurbilketa, partiduen legea ezabatzea... Alderdi politiko ezberdinen mahaia edo topagunea osatu mota ezberdinetako iritziak eta posturak entzun ahal izateko. (Elkarrizketa bultzatu) Sarritan alderdi bakoitzak bere interesak baino ez ditu kontutan hartzen. Besteen postura ere aintzat hartu. Herriaren parte hartzea eta iritzia entzuteko bide berriak bultzatzea. (Mota honetako foroak eta ekimenak) Euskal kultura, hizkuntza eta ezaugarriak sustatzea. Kanpotik datorren integrazioa bultzatuz baina gure identitatea mantenduz. Denok komunean ditugun ezaugarriak bultzatu, lotzen gaituena azpimarratu ez aldentzen gaituena.