Demokrazia batean pertsona guztien pentsamendua islatu behar da. Horretarako aukerak egon behar dira, hau da, legez kanporatzerik ez nahiz eta gustukoa ez izan pentsatzen dutena. Ideia guztiak bermatu eta aukeran eman. Biolentziaren kondena: aitzakia da legez kanporatzeak aurrera eramateko. Ppk oraindik ez du frankismoa kondenatu eta hor dago. Desberdindu normalizazio politikoa eta bakea. Normalizazio politikoa gure esku dago. Epe laburrean lortu daiteke manifestatuz, legezkoa ez delako pentsamolde bat legez kanporatzea. Bakea guztiok batera eraiki dezakegu alde guztietatik hurbilduz (posturak hurbilduz). Gehiegizko atxiloketa arrazoi gabeak gelditu, beste arazoak (benetakoak) tapatzeko baino ez dira . Justifikatu gabe, gero atxilotu asko froga gabe kalean uzten dituzte. Justizia eta politika desberdindu. Kontsulta. Zergatik utzi du lehendakariak horrenbesteko denbora kontsulta egingo zuela esandakotik benetan egingo den arte? Gauzak arin eginda askotan txarto egiten dira, baina horrenbeste? Presoak gerturatu. Politikan aukeran guztiak daudenean egongo da normalizazioa politikoa(baldintza gabe) eta horrekin eta politikarien arteko negoziazioekin lortuko da bakea. Ordura arte, gobernua eta ETAren arteko negoziazioari BAI, baina normalizazio politikoa garrantzitsuagoa da!