Herritarrak kontsultatuak izan behar dira beti. Hori beti izango da ona, alde batetik demokrazia hori dalako, eta bestetik oso lagungarri izan ahal dalako. Jakin egin behar da zein edo zeintzuk izango diren galdera edo galderak. Hauteskundeetan ere herritarrak kontsultatzen dira, eta hor be geure pentsaera eta ideologia azaltzen dugu, gutxi gora behera gizarteak zer pentsatzen duen jakiteko. Horrela ere, ez da egiten kasu handirik. Azkenez, onartu egin behar dira erantzunak, emaitzak eta ondorioak, hortik aurrera lanean hasteko berriro.