Bai erabat. Ez dakit horrek zerbait konponduko duen, baina garrantzizkoa da arazoa jasaten duen subjektua kontsultatzea. Kontsultak oso baliagarriak dira, nire ustez, etorkizuneko politika egiteko tresna nagusia. Kontsultak ez dira amaitu behar "behin betikotzat" hartzen den erreferendum gisako batekin. Jarraipena izan behar dute kontsultek. Herritarren soberania egokien gauzatzen laguntzen duen tresna da kontsulta. Beste kontu bat da kontsultaren forma eta edukia, eta nori galdatzen zaion ( zein adinekoei, zein lurraldekoei, e.a. ). Beste kontu bat da kontsultaren emaitzak zein eragin izan behar lukeen erabakiak hartu behar dituzten horiengan. Denok dakigu zein ondorio ateratzen duten alderdiek hauteskundeetako emaitzekin. Beti ere, emaitza nolabait manipula ezina izan dadin unibokoa izan behar luke