Politikoentzat (eta ETA eta Estatu) "nahiko" arriskutsua izan daiteke. (zer/nor defenditzen dute?). Fikzio bat izatea (kontsultan irtendakoa ez errespetatzea) Ad. OTAN. Kontsulta egin bai, baina hau prozesuaren zati bat baino besterik ez da. Errazena. Eta gero? Bizitza sozialaren beste ikuspegi bat planteatu daiteke. Herritarren ahotsa entzuteko aukera "alderdiak" ez badira erditik sartzen. Etorkizuneko egoera "errealagoetarako" eskarmentua hartzeko aukera. Beste maila batzuetan (Herriko Udaletxean, ad.) erabiltzeko formula eredua bihurtzea. Alderdi batzuen boterea handitzea. Zerbait egin/egiten dugunaren itxura izatea eta gero egoera berdin jarraitu arren, gure kontzientzia trankiltzea. Ez al da izango kontsulta alderdien boterea handitzeko? Ez da izango Kontsulta (gaur egungo diseinua) herritarren arteko zatiketa bultzatuko duena?