Alderdi politikoek nahi ez dituzten erantzunak jaso ditzakete behin herritarrak galdetuta. Beste aldetik, zer galdetzen ere garrantzitsua da eta hori argi azaldu beharko litzateke aurretiaz. Alderdi politikoen iritziak eta egiteko moduak indartzeko egitea, hau da, xede nagusia ez izatea gatazkaren konponbidea. Parte hartzen ez duten alderdi politiko eta herritarrak nola bildu gatazkaren konponbidearen bilaketan? Onartzen ez duenak galdeketan parte hartzea nola batu proiektu bateratuan? Iritzi desberdinak plazaratzeko aukera. Herritarren iritzi eta bizipena ezagutzera eman daiteke eta arazoaren ikuspegi desberdinak agertzeko aukera eskaini dezake. Hortik, bakearen bidean hurrengo urratsak zeintzuk izan daitezkeen diseinatu daiteke. Zalantzarik handiena kontsultaren izaera eta horren erabilera izan daiteke. Baita zein unetan egiten den ere. Hori guztia kontuan hartu ezik banaketa handiagoa eragin baitaiteke. Jaramon egingo zaion herritarren nahiari? Konponbiderako lagungarri izango da?