Herritarrak kontsultatzeak ondo eginez gero, ez dut uste arriskurik duenik. Arriskua kontsulta gaizki egin eta benetan herritarren nahiaren isla ez izatean datza. Eguneroko kaleko errealitatea zein den eta herritarron iritzia ezagutarazteko balio dezake. Politikariengandik aparteko ikuspuntu bat izan daiteke. Herria, bakea eta normalizazioa behetik gora eraikitzeko aukera izan daiteke. Parte-hartze kultura eta ohitura sortu eta lantzen lagun diezaguke eta politikarengana gehiago hurbiltzen lagundu. Parte-hartze osoa eta anitza nola ziurtatu? Kontsulta zein egoera eta momentutan egingo da? Zer galdetuko da? Adostu egin beharko da. Zertarako balio du? Zerbaitetarako balioko du? Nola erabiliko da kontsulta bera egitea? "Domina"k jartzeko norbere buruari? Benetan ondorio zehatzak eta erabakiak hartzeko. Konpromisoa hartuko dute aurrera eramateko herriaren hitza? Botoak irabazteko estrategia huts bat baino ez ote da izango?