Indarkeriaren bidegabekeria edozer lorpen lortzeko, gehiengo batek onartzen dugunez. Batzuen batzuk eduki dezatela ausardia ETAri eskatzeko edo exijitzeko, Irlandan egin zuten bezala, armak behin betiko uzteko. Madrilgo agintariei eskatu (hasteko?) presoen hurbilketarekin eta euren eskubideak errespetatzeko, zeren orain gauden egoeran haserrea eta gorrotoa besterik ez dute sortzen. Errekuperatu behar dugu giza etika, hau da, bata bestearen iritziak errespetatu; ez pentsa nik daukatela egi osoa; gorrotoa ez dela bidea. Gure herrien izenean egindako astakeria asko goitik barkamena eskatu beharra. Herrien gainetik herritarrak daude. Pertsonek egiten dute herria. Alderdi guztien adostasun batera heldu herri galdeketa egiteko eta hor ematen diren emaitzak errespetatu eta betetzeko.