Galdera gatazkari irtenbidea bilatzeari begira egin beharrean, itxura hutsean erori eta sufrimendua luzatzeko akatsean erortzea. Alde batzuk jokotik kanpo utzi nahiak, kondena antzuak beti alde bakarrari eskatzeak. Bide antzu batean erortzeko arriskua. Nik nahi dut baina justiziak eta legeak ez dit uzten? Kontsulta egitearen alde printzipioz! Herriaren benetako iritzia jasotzeko aukera. Horretarako galdera zehatza, zuzena izan behar da, trikimailu bakoa. Intentsio larregi dagoz Euskal Herriak benetako bakerik lortu ez egiteko: ekonomikoak, guk lortu ezkero agian beste askoren pizgarri izango dan beldurra? Alde politikoaren eta judizialaren artean banaketarik egon ezik oso erraza da ekimenak saboteatzea, bestela begira azken gertakariei eta kartzelatzeei. Eta egin ondoren zer? Egin arren onartuko da?