Kontsultaren nondik norakoak definitzea zaila da, iritzi ezberdinak ados jartzea zaila izango delako. Prozesua luzatuko litzateke eta konpromisoa mantentzea zaila izango litzateke. Emaitzak ez lortzeak "nekatu" egiten du. Epe luzea duten proiektuak kanpo faktoreengatik errez kutsatzen dira. Bakearen eta normalizazioaren helburua lortzeko ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea positiboa da (sentsibilitate guztiak jasotzean onarpen maila altua lortzen delako). Proiektuaren protagonismoa gizarteari emango zaiolako. Gehiengoaren artean lortutako adostasuna errez eta berehala aplikatzen da. Kontzientzia osoz erantzutea zaila da eta ez dakit pertsona guztiak horrelako hausnarketa eta ariketa egiteko prest gauden. Ez daukat bat ere argi geure buruaz "bakean" gauden eta beraz, besteei bakea "eskaintzeko"prest gauden.