Itxurazko kontsulta soil baten geratzea: aldaketa politiko sakon bati aurre egiteko beldurragatik edota oraingotik asko ez aldatzearen aldeko interesengatik, etabar. Kausa ondorio bezala ulertzea: kontsulta egitearekin egoera desblokeatzen dela. Berez? beste barik? Hori bakarrik saldu eta, bestalde, egoera desblokeatzeko mugitu behar diren beste hainbat aldetan kontrako norabidetan ematea pausuak... Eta oraingoz hortik doazela dirudi: interes alderdikoiak, epe laburrenak etekin politiko elektoralistak, nazio klabean pentsatzeko zailtasuna, diskurtso teoriko eta praxiaren arteko koherentzia eza. Printzipioz berez daukagun (edo izan behar genukeen) eskubidearen aitorpena litzateke eta hori oso positiboa litzateke. Ondorengo agertoki posibleen arteko eztabaidak eta balizko kontsentsuak bilatzeko aukera. Herriaren itxaropenei ez huts egitea. Aurretiaz edukiak eta kontsultaren termino zehatzak ez badira argi jartzen... balioa galtzen du!! Nork kudeatuko luke aldaketa politikoaren ondorengo eszenarioa? Zein gizarte ereduren arabera, oraingoa? Noiz adosten da hori? Non? Nortzuk?