Bakerako bidean, abiapuntua ez da inoiz %100ean ziurra. Beti egongo da zalantza, ziurgabetasun puntu bat. Une egokia al da hau? Ematen ari garen urratsak egokienak dira? Apustu egin behar dugu. Hala ere egoera sozio politikoa egonkortzeko, nagusiki bi iniziatiba behar dira. Alde batetik alderdien legearen abolizioa, hauteskunde demokratikoak bermatu eta gizarteko pentsaera guztiak erakundeetan ordezkatuta egon daitezela ziurtatzeko. ETAren aldetik, suetenaren nolabaiteko baieztapen sendoa. Izan ere Barajaseko atentatua eta haren ondorengo ETAren komunikatuak, ez zuten euren jarrera bat ere argi uzten. Honek biak laguntzeko. Espainiako gobernuak, oposizioko talde nagusienaren lankidetza behar du, gizarte mailan adostasun maila zabala lortu nahi bada. Herritarren nolabaiteko "kontsulta" bakerako bide honetan. Alderdien arteko elkarrizketa eta eztabaidan, jarrera ezin da izan, bata besteari etengabe iraganeko akatsak leporatzen ibiltzea guztiek daukate, edo eduki dezakete besteei zer leporatu.