Arazo asko eta ugari daude. Garrantzitsuena: talde politikoek euren interesei begiratzen diete. Arazoari irtenbidea topatzea baino garrantzitsuagoa da. Hauteskundeen menpe daude. Botereak erakartzen die. Interes ekonomiko handiak daude. Kontu horiek euren jarduna baldintzatzen dute. Gatazka politikoan irabazle izan gura dute: Hori ezinezkoa da, alde guztiek eman behar dute zerbait. ETA oztopoa da. Soberan dago. Baina ez da aitzakia gisa erabili behar. Aurrera egin behar da. Aukera gutxi, aurretik aipatutakoagatik. Ilusioa galdu dut. Alde guztiek aldatu behar dute norabidea. Berba egin, elkartu egin behar da. Zerbait emateko prest egon behar dute.