Boterean dauden politikariek (bai Espainian eta baita Euskal Herrian ere) gatazka honi irtenbide adostua bilatu eta aurrera eramateko duten borondate eskasa. Hauteskundeei begira, botoak eskuratu eta boterean jarraitzeko egiten dituzten ekintzak baina konpromiso sendoagoa behar da. Bakea eraiki nahi badugu, lehenengo eta behin alde guztiek arazoa edo gatazka zein den bateratu behar dute. Bakea ulertzeko ikuspuntu desberdinak daudela iruditzen zait. Bakea eraikitzeko guztion eskubideak bermatzeko elkarrizketa behar da. Bakea ez da ETA desagertzea bakarrik. Bakea eraikitzeko alde bietako kalteak eta biktimak onartu eta errespetatzearen beharra dago. Alde batekoei monolitoak ipini eta barkamena eskatzea ondo dago, baina beste aldekoak ahaztuz gero nola lortu bi aldeak elkarrengana hurreratzea? Zenbat eta gehiago luzatu gatazka egoera, orduan eta zailagoa da irtenbide bilatzea, elkarren kontra dauden aldeak urrundu eta gero eta min eta sufrimendu gehiago dutelako. Gure belaunaldiak, adibidez, beti ezagutu dugu gatazka egoera. Ez al gara egoera honetara ohituko? Herritarrok egoera honi irtenbidea bilatzeko dugun gogo eta beharra aukera ona da lanean hasteko. Borondatea egonez gero (boterean daudenen aldetik, zeren herritarrok uste dut badugula horretarako gogoa) zailtasunak beste aukera daudela uste dut. Zailtasunak dauden lekuan beti dago horiek gainditzeko aukera.