Euskal gatazkari dagokionean, ez dago botere banaketarik. Interes politikoen arabera egiten da lana. Justizia politizatua dago: legez kanporatzeak, kartzelatzeak, komunikabideen aurkako erasoak. Justiziaren independentzian sinistea ia ezinezkoa da gaur egun. Estatu espainolak bizi dugun gatazkaren aurrean elkarrizketa baztertu eta bide polizialen aldeko kantua egin du. Eskubide murrizketa muturreraino eroan da: indar polizialak (Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Ertzaintza?) legez kanporatzeak, helburuak bide guztiak justifikatzen ditu. Gaur egunean, Euskal Herri mailan behintzat, badago adostasun maila bat bizi dogun gatazkaren aurrean diagnosia egitean, eragile soziala, sindikal eta hainbat alderdi politikoren artean: gatazkaren oinarria politikoa da eta konponbidea ere politikoa (elkarrizketa bidezkoa) izango da. Nazio eztabaidagunea? adibide.