Ez Estatu Espainolak ez frantsesak, ez dute Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartzen. Euskaldun, eta ez beste ezer, izan gura dugunok ez dugu ezelango eskubiderik. Espainolak izan behar dugu, derrigor. Eta derrigor hori, betebehar hori inposatzeko, indarkeria estrukturala erabiltzen dute: ejertzitoa, polizia eta justizia. ETAren borroka armatuak ez du bakea ekarriko. Ostera, ETAri eta berau osatzen duten gizon emakumeei ez zaie ezelango bermerik ematen borroka armatua utzi eta bide politikoetatik soilik euren helburu politikoak lortzeko. Adibide garbiena alderdi politiko eta eragile sozialen legez kanporatze eta kartzelatzeak dira. Bakea justizian eta herri zein pertsonen eskubideetan oinarrituta lortzeko bide bakarra alderdiek interes alderdikoiak, botere eta diru gosea alde batera utzi eta hitza herritarrei ematea dela deritzot.