Normalizazio politiko bat lortu ahal izateko alderdi bakoitzak dagokion tokian egoten jakin behar du. Ba al dakigu hori zer den? Badakigu oposizioa zer dan? Badakigu zein den oposizioaren lana? Ideologia desberdinek ere, ziur nago tokiren batean lotu egiten direla, baina hau onartzen ikasi beharra dago. Beste arazo bat politika norbereganatzen ez jakitea dela deritzot. Alderdiaren izenean gobernatzen egon arren, zein puntura arte dago gizabanakoa alderdiaren menpe? Gizona da gobernatu behar duena, beren mugen barruan, baina, norbanakoa. Nolabait oraindik ez da oso berandu eta emaitzak lor daitezke. Alderdi gehienek badute arazoari amaiera emateko gogoa, hau oraindik aukera bat da nire ustez. Herriak ere badu hau gainditzeko asmoa eta gogoa.