Giza eskubideen alorreko arazoa. Giza eskubideak ez dauzkagu bermatuak gure herrian. Giza eskubide guztiez ari naiz. Eta desagertu egin beharko lituzke torturak eta bortxaketa guztiek ere bai. Alor politiko soziala. Bakearen aldeko apustu sutsua ez da ikusten. Bakeari beste interes asko gailentzen zaizkio. Eta adostasun minimoa falta da ezer burutzeko. Gizartea erabat desmobilizatzen ari gara. Aspertu egin da hainbeste deirekin eta gero ezelako emaitzarik ez ikustearekin. Bakerako aukera handiena giza eskubide eta balio etikoen errespetuak ekarriko liguke. Errespetu hau ezinbesteko oinarria da, dena kutsatzen baita bestela. Oraingoz ez dut aukera handirik ikusten adostasun gutxieneko bat lortzeko bidean. Baina gure gizartea adoretzeko aukera bakarra adostasun minimo batera iristea da. Gizartearen gogoa lortzea da aukera inportanteetakoa; gizartea inplikatzea ezinbestekoa ikusten dut.